Bi juan eta hiru etorri giñanekua
Ba najoiak pizkaka errekuperatzen. Parterik txarrena Anek hartu bazeban be, nik tute ona hartu najuan. Egun bi pasau jittuadaz ondo-antzian paratzeko, nekia dala eta.
Partua neretako barixakua 7.30etan hasi zan, David eta Raquel matronak etxera heldu ziranian, horrengaittik kontau jittuadaz 34 ordu. Baiña Anek errazoia jaukak: partua aurreko eguneko gabietik hasi bihar gaittuk kontatzen, Ane gaba guztia kontrakziñuekin esna pasau zebanetik hain zuzen be. 50 ordu pasau egin dittu lo egin barik nere emazte txikixak.
Idatziz motzian jarri bihar, baiña oso oso luzia egin jatan dana. Lehelengo Raquel eta Davidekin etxian, ondo baiño hobeto, Aneri laguntzen eta erditzia ia bide normaletik zoian edo ez kontrolatzen. Zelako txarto pasau zeban nere emaztiak. Berari miñak alibixatziarren gauzak egitten gentsan, baiña tamañuan eze, umiak urtetzeko kontrakziño senduak bihar dittu, eta ez eurak baretzia. Nik yerba matiari tiraka, eta matronak fresko: harrigarrixa jatan zela eguazen ohian etzinda esna, luak hartu barik. “Gure biharra da” ziñuen. Eta eskerrak. Bihar gehixena zapatu goizetik aurrera izan zan: Anek aurreko gaba osuak lo egin barik, oso nekatuta jeguan eta miñekin lo egin ezinda. Bañeran sartu zan eta ur berotan 4 bat miñutuko lo-jaruak egitten zittuan, kontrakziño eta kontrakziño artian. Halan enpalmau zittuan 40-45 minutu egunian zihar, ¡gitxienez haxe!.
Gaba guztian animoz beteta egon nintzuan. Zapatu goixian jaixoko zala mentalizauta najenguan, etxe goxuan, lagun artian... Ane zaindu, liburua irakorri, intendentzixia eruan, jatekua prestau eta serbidu... Gero ederto derrunbauko jatazen ustiak.
Cervix-ak 10 zentimetro dilatau bihar izaten jittuk umiak umetokittik alura pasatzeko. Zapatuan zihar hasi ziran neurtzen, eta 4 zentimetroko dilataziñua emon juan. Albiste ona zuan. Dilataziño hau –kontrakziñuekin egitten dana.- izaten dok erditzian parterik luzena, eta hobe izaten dok ahal dan gehixena etxian trankil egittia, norberak nahi daben posturetan eta lagun-senidien konpañian. Halan be, orduak pasau eta pasau, eta 4 zentimetruak ez zittuan haunditzen. Zapatu eguardirarte aguantau genduan: Ane oso nekatuta jeguan eta alperrik sufritzen ziharduala konbentzidu giñan; matronak Kruzetaraiñok lagundu zeskuen.
Nik orduan bajoi haundixa izan najuan. Ordurarte neu nintzuan umia ospittalian edo etxian eukitziari garrantzirik emoten ez zetsana, eta Ane zuan etxian erditzeko ilusiño gehixen zekana. Gauzak zelan zetozen ikusitta, asko zaindu genduan Ane, ez zeixan pentsau ospittalera juatia frakaso bat zanik, etxian egindako biharra alperrik zanik. Anek Kruzetara juatia erabagi zebanian, teorikoki dana ondo jeguan; ordaun neuk jo najuan beheia, paradojicamente. Azkenian neuri be, antza, egitten jestan ilusiño haundixa umia etxian eukitziak, eta kostau egin jatan hala izango ez zala onartzia. Frustraziño hau, baiña, hutsian geratu zuan gertakari osuen artian, azucarillua itxasuan legez. Biajia eskasa izan najuan. Ez Anengaittik: kontrakziñuak eta orruak 5 minututik behiñ baziran be, bixok genkixan situaziñua ez zala grabia eta nasai genguazen alde horretatik. Neu nenguan txarto; neuk neukan lehen aittatutako frakaso sentsaziño hori, eta horrek izugarri izorratzen ninduan, bai bait nekixan ospittalera juatia zala momentu horretan Anendako eta umiandako onena, eta trauma gitxien sortuko zebana. Barruko konflikto hau, 34 orduko lo faltia, eta Anen aurrian sendotasuna erakutsi biharrak biajia oso desatsegiña egin jestan.
Behiñ Kruzetan, bigarrengo planora pasau nintzuan. Nere papela boltsa-eruataille zombi izatera mugatu zan, eta eskerrak Raquel eta Davidek hartu zebela situaziñuan arduria. Errejistrua, pasillo haundixetatik igarixa, medikuei eboluziñuan barri emotia, itxarongeletako egotaldixetan laguntzia, dilataziño gelaraiñok. Hantxe emon gentsen agurra matronei, eta Kruzetako pertsonalan eskuetan geratu giñuazen. Zapatuan 19.30ak aldia izango zuan.
Behiñ dilataziño gelan, lehelengua anestesixia izan zuan. Horrekin bakarrik Anek hartu zeban atsedena ikaragarrixa izan zuan: parto naturalian, kontrakziñua etortzen dan bakotxian emakumia esnatu egin bihar izaten dok, eta azken orduetan 3-4 minutuan behiñ zittuanez... tente be lotan geratu nahi eta eziñian jeguan. Anestesixiakin lo seko geratu zuan ordu pare batez, eta horren ostian askoz be deskantsatuago esnatu. Orduak luze jo juen baiña. Kontrakziño gitxi zittuala eta, oxitociniakin gehittu jittuezen, gitxi gora behera minutu bakotxian behiñekuak ipiñi arte. Horrekin dilataziñua osatzeko esperantzia jeguan: handik ordu pare batera egindako neurketan, pozik ikusi genduan 8 zentimetrotara allegau zala.
Bittartian, Anek atseden hartzen zeguala ikusitta, ni be apur bat errelajau nintzuan eta lo egitten saiatu. Aulketan milla postura saiatuta be (erdi etzinda, siesta sozialistiana...) ezin konpondu eta komunian lotan amaittu najuan, bizkarra losan eta hankak aulka gaiñian ipiñitta. Hori bai, ekipua zetorren bakotxian (orduan behiñ, gitxienez) tente jarri eta gelatik kanpora urten bihar izaten nintzuan. Ahal zana, minuto batzu lo egin eta gerorako deskantsauago egotiarren.
Orduak assssstiro pasau zittuan, eta gauza asko egongo litzakez esateko: kateter epiduralak urten, begixak erreta elektro-cardio-miografuari begira, alkartasuna, negarra, orduak pasau eta pasau eta cervixa 8 zentimetrotan geldi... Azkenian talde medikuak –nere UEU’ko ikasle izandako bat buru- zesareia proposatu eta guk baietza emon, lehen bait lehen amaitzeko gogoz...
Erditze saillekuak oso atsegin jokatu juen gurekin. Danak sentsibilidade haundiz, guri kaso eginda –urgentzixa zerbitzu batek lagatzen daben neurrixan-, gauzak bihar dan moduan azalduta... Nikola jaixo eta amari segiduan erakutsi, haxe josten zeguazela aittan eskuetan laga, eta ahal besain laster hirurok trankil laga observaziñoko box batian. Zeruan, amesgaiztua pasau eta.gero...
Domekan 8.00ak aldian igo ginttuen bost egunian zihar bigarren etxe izango genduan gelara. Egun bi umiandako, eta hiru gehixago amandako. Titi eta Esneketan Masterra etaratzeko oso ondo etorri jakun behintzat. Ba jaukak bere zera-eta, ordu luzietan probau genduan legez.
Azkenian, etxera etortzeko gogo ikaragarrixak. Ospittaleko jentiak bikain tratau arren, ulertzekua. Eta honutzko biajia, eta hirurok bakarrik egoteko gogua, eta...
Harañegun, Uztaillak 17, David eta Raquel matronen azkenengo bisittia jaso genduan etxian. Pozik gagozak eurak kontratau izatiaz, eta ez gaittuk damutzen ordaindutako 1400 euruekin. Juan dan 3 hillian beti izan juagu nora deittu, gaba eta egun; denpora guztian gertatu zeikian gauzen jakiñan gaiñian egon gaittuk. Egoerian kontrola norbere eskuetan. Korputzan erritmuak errespetatzen ikasten. Partua hasi zanian, etxian pasautako lehelengo 14 orduak gogorrak baiña ederrak izan zittuan, biharbada Anek eta bixok alkarrekin pasautako ederrenak, eta Raquel eta David gure zaindari diskretuak izan zittuan, eta emoten zeskuen seguridadia ezin dok diruaz erosi. Nere emazte txikixan adore miresgarrixan lekuko izan nok (“surtan jartzian probatutzen da nolakoa den eltzia”) eta pozik najagok buru belarri laguntzeko aukeria izan dotelako. Estuasunak alkarrekin pasatziak lotzen jok gehixen, eta zentzu horretan edozein papel edo ritual baiño senduago lotu gaittuk Ane eta bixok, eta matronak izan dittuk gure “abade laikuak”.
Uztaillak 18xan emon jok Nikolak bere lehelengo pasio lekitxarra. Begixak zabal-zabalik bixok, hor hasi gaittuk umeologixian bidietan zihar ibiltzen.
AKTUALIZAZIÑUA: Anen bertsiñuan dana ez zan izan hain larrosa kolorekua. Kejak dakaz epiduralakin harreta gitxi izan zebela -anestesia barik geratu zan- eta bihargin batzu modu zazkarrian erantzun zetsela bere kejei. Dana dala "beheko" parteko (erditze gelak) asistentzixian errekuerdo hobia daka. "Goixan" (ospitalizaziñua) arazo gehixago izan zittuan, edoskitzia zala eta hango bizimoduan stressakin. Berak nahi badau, kontauko dau -oiñ ez daka denpora askorik...-.
Eskerrik asko hau testu ederrau idazteko denboria hartziarren, Oier. Gustora asko irakurri dogu. Zorionak eta gozatu momentuok Ane, Nikola eta hirurok.