Bezerotasun sariak (ohar mentalak)
Euzkadik ardurako postu batekin sarittu zaittuanian, aukeran dakazu:
- Gauzak aldatzen saiatzia >> ate birakarixak laster kanporatuko zaittu.
- Arazorik ez emotia, otzana izatia, "profil baxua" emotia, tokau jatsuan pastel zatixan kudeaketa kontinuista bat emonda >> ate birakarixetan sartzeko txartela (danei tokatzen etxaken loterixia).
Alderdikidiak gestore bikaiñak dirazela, hori ezin da ukatu. Politika ogibide bihurtziak hori daka, prozedurak menperatzeko abillezixia. Oin: zeren gestore, eta zeiñen mesedetan? Hori be kontuan hartu bihar da.
Gestore bikaiñak, bai, baiña ohiko prozeduretatik urten ezian. Funtzionatzeko modu barrixak asmau bihar badira (Armintxen kasuan legez), korsetak ez detse maniobratzen lagatzen.
Zelan jokatu bezerotasun sarian txertatutako alderdixekin? Koherentzian paladiña izatia OK dago, baiña ibilbide motza daka. Adar batekin A negoziatuz, bestiakin B salatuz. Igual guri gogorra egingo jaku, baiña eurak ohittuta dagoz.
Ideak sakrifikatzia baiño, ideak moldatzia da: bezerotasun sare barruan dagon pertsonian ideen artian, errentagarrittasunak beste idealen pareko lekua hartzen dau.