Benetako iparramerikarrak
Amerikar indigenak oso urrin geratzen jataz; pelikuletako topikuak kenduta, azkenaldixan, Xabi Gezuragan biharrekin zeozertxo gehixago jakin dot, baiña ez dot sekula sakontzeko besteko kuriosidaderik izan. Liburu honetan entzundako gauza solte asko harilkatu dittudaz, eta gustau jata tribu-moltzo haundi horren ikuspegi orokorragua hartzia. Liburuak ez dau azterketa exhaustibo bat aurkezten, motz-motza da, irudi askokin lagunduta, eta bertako zaharren berba egitteko molde mistiko-naturalistiko horrez beteta dago (testuetako asko zaharren aipuak diraz). Atsegiña egin jata, eta horren sintomarik onena jakinmiña ixotu destala da. Ez filosofia kontuak -hori etxata interesatzen, ez indixuena ezta europarrena be-, ez bada eze herri moltzo hori antropologikoki pixkat gehixago ezagutzeko.