Buelta politta emon jok liburuak bigarren zatixian. Lehelengo parteko amama erretxiña horretatik, bere amesak eta arazuak dittuan gazte baten bizitza interesgarrixa ezagutzera pasau gaittuk. Ez jakixak nahitta ete dan, baiña hala bada oso errekurtso ona dok: lehelengo zatixan, "ixa berbetan ez dakixan" amama bat aurkezten jaku; bigarrenian, ostera, ondo baiño hobeto dakixan gazte bat agertzen dok... bere hizkuntzan noski. Beste kulturetatik datozen etorkiñen intelijentzia neurtzeko kontu haundixian euki biharko geunken gauzia.
Belaunaldixen arteko ehuna
Fiña, atsegiña, pozgarrixa. Nahiz eta bestsellerren erara idatzitta egon (etxera etortzeko desiatzen, liburua irakortziarren!), nahiz eta AEBetako entretenimendu industrixan txertatuta egon (autoparodia pixkatekin, eta happy endetan jauzi barik), nahiz eta historixian ardatza emakumien arteko harremanak izan (ni be pixkat andratxua nok), originaltasun haundiko liburua begittandu jatak, eta esango najeukek kultura txinatarran eragiñez dala hori. Asko jaukagu deskubritzeko hor.
Paperjale.eus-en botatako iruzkin batzuk (atzetik aurrera):
- A, eta bigarren zatixian be bajagok guraso zaharren zaintza eta alzheimerrari buruzko zatitxorik, kasu honetan umoretsua eta hunkigarrixa (Hong Kongeko lady Ina).
Batan eta bestian artian, jakiña, Txinako kultura eta arau sozialak bebai agertzen jakuz, gurien aldian hain diferentiak. Umore briztadaren bat be bajagok: kortesian izenian gonbidapenei hiru bidar ezetz esan bihar jakela diñuan arau hori (absurdo xamarra, eta hamen be neurri txikixaguan ikusi izan dotena), kalkulu-errore barregarri pare baterako atxakixia.
- Alde kulturalaz gain, ama ezkor eta larrixen erretratua ona dok - eta guraso zaharrak zaindu dittuan edozeiñek ondo ezagutzeko moduko egoera tragikomikuak deskribatzen jittuk.
- Amaren "stock"etik beste aletxo bat, seguraski Radio Euskadiko "Pompas de Papel" saiuan rekomendaziñoren baten ostian erosittakua, amak askotan egitten zeban legez. Ondo hasi dok: probisionalki, "mujeres al borde de un ataque de nervios" azpigeneruan sailkatuko najeukek, baiña txinatar kulturian aldaeriakin.