- Kortsikarren papela, handik eta hamendik agertzen dirazen pertsonajiak euren erretrato topiko bat egitten juek: zazkarrak, trafulleruak, pasionalak, bortitzak... Halan be, erretratu hori sinpatiaz eginda dagola esango najeukek.
- Bestalde, liburuan ikuspegi orokorra hartuta, oso idazlan modernua begittantzen jatak bere sasoirako. Ez jakixat ziur (kontsultau biako juat) baiña hau best seller modernuen aintzindari zuzena izan lajeikek, egitturan, suspensian manejuan... Dumas eta bere "baltzak" ondo diseñautako mekanismo oso garatua.
- Eta kondiak Villejuifen egitten daben geldialdi dramatiko ederra. Eta esango neuke nere etxian 1000 bidar entzun izan doten "Adios París" esaerian jatorrixa pasarte hau dala.
- Lagun frantsesekin, askotan lekuz kanpo geratu nauk, euren artian serio antzian "rigolatzen" hasten dirazenian ez naizelako kapaza ezer aditzeko. Bon, ba Benedetton epaiketa hastian Debray, Chateau-Renaud eta Beauchamp gazte diletantien artekua horren adibide deleziusa dok. 😄 Idatziz bai ulertzen juat eta.
- "Kanpaian eta Botillian Hotela" be, benetakua ei dok. Eta Compiegnen dagok. www.alexandrines.fr/compiegne-alexandre-dumas/
- Baiña igual, interesgarrixena, Giuseppe Fieschi eta "infrañoko makiñia"n kontuak egin jataaz. eu.m.wikipedia.org/wiki/Giuseppe_Fieschi
- Esango neuke, Montecristoren morroietako bat (Bautista, jatorriz Baptistin) maiordomo-izen prototipikuan jatorrixa izan leikiala, Rigoberto Picaporte baiño 100 urte lehenagotik.
- Interesgarrixa dok sasoi horretan, Frantzian, 30 urte lehenago fraktura sozialak zelan zirauen. Gainditzeko bidian, ados (realisten eta bonapartisten loibak alkarrekin konpondu nahixan), baiña ondiokan diferentziak presente. Eta Dumasi ondo igartzen jako alboraketia: bonapartista noble-zaharrak gentlemanak dira, "trepa" realista aberats-barrixen aldian...
- Ikasten: Haydee izenan sorreria eta zabalkundia. Byronek asmau, Dumasek bultza, munduan zabaldu. it.m.wikipedia.org/wiki/Haidee
- Benedetto Cavalcantiren ihesian (Dumasek ez jaukak retranka gitxi, zer zan, haitianuan ala galleguan semia?), kotxero okzitanua topatzen jok (pau de ratafia!).
- Bigarren maillako kontua dok, baiña liburu honetan ikasten nabillen gauza interesgarri bat, posta sistemian funtzionamendua dok: zaldixak, postilloiak, bidaiari bateK XIX mende hasieran kontuan hartu bihar izaten zittuan gauza arruntak.
- 3050 orrialdian, azkenian, Eugenia "Tomboy" Danglars eta Luisa Armilly delikauan arteko harremana argitzen da, 1844 urterako egin zeikian bezainbeste. Kritiko gehixenendako behintzat, harreman lesbikua dana.
- Dumasek suspensia ondo menperatzen jok, gero! (1844 urteko liburua dala kontuan hartuta). Marka ederra dok, liburuak osorik 3590 pajina izanda, maittale zaharrak 2249 pajinaraiñok ez barriro alkartzia! XIX. mendeko irakorlien suspiro eta aieneak imajinau najeikez... 😄
Ondo pasatzen najabilk, baiña liburu honek bajaukak gaur egunian sinesgarrixa egitten ez dan gauza bat: Edmond Dantesek, 30 urte eta gero, gaztaruan berari faenak egindako jente guztia, ondorenguak barne, lotzeko eta txirikordatzeko dakan ahalmena. Badakitt baiña, garai bateko folletiñak eta Rocambole estiloko kontakizunen ezaugarrixa dala hori (gaur egunian historixa txarrak baiño erabiltzen ez daben errekurtsua), beraz onartzeko modukua dok. Aurrera goiazak beraz, Auteuilgo afari "narruzkerua" gertatu barri, eta gauzak eten barik ikasten:
Urrats galduen areto eu.wikipedia.org/wiki/Urrats_galduen_areto
Riminiko Francesca eta Paolo it.m.wikipedia.org/wiki/Francesca_da_Rimini
Torquato Tasso eu.m.wikipedia.org/wiki/Torquato_Tasso
Ugolinoren torria it.m.wikipedia.org/wiki/Torre_della_Muda
Gangeko markesa eu.m.wikipedia.org/wiki/Sadeko_markesa
Bagoiaz aurrera Parisko antzoki eta ganbera elegantietan... Bide batez, ikasi eta ikasi:
Alí Pachá de Yánina es.wikipedia.org/wiki/Al%C3%AD_Pach%C3%A1_de_Y%C3%A1nina
Grigori Potemkin eu.wikipedia.org/wiki/Grigori_Potiomkin
Acqua tofana es.wikipedia.org/wiki/Agua_tofana
Begiratu bihar izan dot: Transtevere eu.wikipedia.org/wiki/Trastevere Mazzolatura eu.wikipedia.org/wiki/Mazzolatura Parisina (Donizetti) youtu.be/SSZU06f5vbs Lord Ruthven eu.wikipedia.org/wiki/Lord_Ruthven Palazzo Ruspoli it.wikipedia.org/wiki/Palazzo_Ruspoli Gigesen eraztuna es.wikipedia.org/wiki/Anillo_de_Giges Monte Pincio es.wikipedia.org/wiki/Pincio Guzla es.wikipedia.org/wiki/Guzla
Belaunaldixak lilluratu dittuan bestsellerra
Lagun batzuk esan jesten, liburu ona zala, eta berresten juat. Asko gozatu, eta batez be gauza pillua ikasi jittuadaz, agertu ahala, ezagutzen ez nittuan gauzeri buruzko informaziñua billatzen. Azkena Via Apia eta Caracallaren terma ingurua, 1844ko Erroman gaizkillien mendeko ruina eremua, Dumasek "Mario eta Grakoen seme" izentatzen dittuan kaleko umez beteta. https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Gaio_Grako
Azken zatixan, Danglars bankari ustelan gaiñian egindako mendekua oso entretenigarri eta barregarrixa dok: gainbeheran dagon bankari iruzurgillia, italierazko ikastaro azeleratua eginda ("allegro", "moderato" eta "mio caro" esaka). Eta gero, beti galdera bera eragitten destan happy end erromantikua: lagunak hainbeste maitte badabe alkar, zergaittik egin bihar juek alde, illunabarrian, agian betirako? Bizitzia jaukek alkarrekin! Baiña tira, topikua onartu biharko juagu, momentu on ugari eskindu deskuan liburu honi.
Jarraixan, irakorketian zihar ikasittako gauzak eta sortutako burutaziñuak, parrastadan, paperjale.eus-en botatakuak (atzetik aurrera idattzitta):