BBVA-kin erreta
Irudixa: quiendebeaquien
Ez naiz iñoren kontra kaka jaurtitzeko zalia, baiña gaur azken tantana jausi da nere tolerantzixian ontzixan, eta gaiñezka egin dot. Herriko BBVA-ko bulegora juan (nahiz eta jakin jente ezaguna dala, nahiz eta eurak kulparik ez izan) eta han esan detset esan biharrekuak tente (nahiz eta eurak jartzera gonbidatu) eta ozen (nahiz eta eurak suabe-suabe erantzun). Izan be, ez zestan hainbeste ardura erreklamaziño formalik egitttiak (eskindu be etxestek egiñ) eta bai buleguan bezero gehixen dagon orduan euren irudixa zatartziak. Durundixa sortu dot behintzat; eta... ¿ni gustora geratu? ¡Bufa...!
Banko asko ezagutu dittudaz urtietan: Gipuzkoako Kutxia, Caja Postal, Bancaja, Caja Laboral, BBVA, La Caixa, BBK... gogoratzen dittudazenak. Orokorrian ez naiz pozik egon euretako batekin bez: dirua nunbaitten euki biharra dago, eta halabeharrez sartu bihar izan dot batian edo bestian, gehixenetan bizileku aldaketak dirazela-eta, eta BBVA-n kasuan, hipoteka bat bihar izan nebala 1999 aldian. Enpresa honen aurrian erreparuak nittuan: entzunda nekan dirua irabazteko eta inbertitzeko forma ez oso etikuak zittuezela; baiña diru premiñan nenguan eta eskaintzarik onena eurena suertau... Ordutik nabil sufritzen enpresa honen jokabide mikro-mafiosua. Izan be, ulergarrixa begittandu jata banku bat dirua irabaztera juatia; baiña ezagutu dittudazen jokamolde guztien artian, zittalena BBVA-kuena da, zatixa gaiñera.
Aurretixaz esango dot nere ikuspegixa ez dala ekonomixaz dakixan batena. Ez nintzake harrittuko banko guztiak alkar hartuta egotia halako neurri inpopularrak batera ezartzerakuan (lankide batek esan destanez, La Caixako buleguan diru-sartze hutsak penalizatzen hasi dira, ordu jakin batzutara mugatuta, eta hortik kanpo komisiñua kobrauta). Hala ba da, jentia indefensiño egoera larrixan geratuko litzake eta ez dakitt kontsumitzaillien harreta zerbitzu “normalak” bankuen aurrian matasuegria baiño indar gehixago ete dakan.
Tira: ¿zergaittik begittantzen jata BBVA-ko jarreria hain zittala? Komisiñuengaittik, batez be. Gauza askongaittik kobratzen dabe, beste bankuak baiño gehixago (korreua dala... tarjetia dala... transferentzixak dirazela...), baiña, sistematikoki, bulegora juan ta protestau ezkeriok, itzuli egitten detsue komisiñuori. Asko hasarratzen nau honek: batetik mafiosua begittantzen jatalako (100 komisiño kobratzen badittuez, eta nere moduko 20 badoiaz, 80 komisño irabazi eurak) eta bestetik BBVA-n edozeiñ operaziño puta egitteko, bi bidar egin bihar izaten dalako: bata operaziñua bera, eta bestia komisiñua itzultzeko eskarixa.
Azken kasuak, baiña “cuerpo joteruakin” harrapau ninduan (batzutan hala jaikitzen naiz: burrukazale). Lankide bati transferentzia egin biharra netsan, BBV-tik BBV-ra, eta danondako errezagua dalakuan internetetik egittia pentsau. Eragiketia prest dakatenian, komisiñuei buruzko esteka bat sakatzen dot, badaezpada: han agertzen jata lau pajinatako PDF bat, zera baiño gatxagua ulertzen, eta ez nago seguro –hizkera korapillotsuangaittik- baiña emoten dau bai kobratzen dabela. “Ez da izango”, pentsatzen dot. Eta aurrera. Transferentzixia egiñ, eta taka: euro bateko zirixa sartu.
Bixamonian, bulegora juandakuan plan bi nittuan: A (komisiñua itzularazi, eta lapur zittalak dirazela arpegiratu) eta B (komisiñua ez badeste itzultzen, espektakulua emotia buleguan). Bigarrena izan zan. Penia emon zestan mahaiko neskiak (aukeran nahixago neban gizonezkua, harrotzeko aukera gehixago emongo zestalakuan) baiña pentsautako guztiak eta bi gehixago entzun bihar izan zestazen, bulegoko bezero, kajero, buleguero eta beste guztiekin batera. Konklusiño batzu be etara nittuan, ez pentsau: gora-goraka jardun neban arren ez nenguan bape nerbiosua -teatrua zan azken fiñian- eta hurrengo transferentzixia egin biharra dakatenerako gauzak argitzia gura nittuan. Hara:
- Internetez transferentzixia egiñ ezkeriok, komisiñua ez dago itzultzerik. Beraz, lagunak, hartu zuen BBVA-ko txartelan klabe eta zera guztiak eta ipiñizuez komuneko papelan lekuan. Izan be...
- Bentanillara juaten bazara, eta kajeruari egin eragitten badetsazu operaziñuori, komisiñua bai kobraukotsue; baiña gero itzultzeko eskarixa egin zeinke.
- Edo bestela bulegoko kajeruan dirua etara, eta momentuan bentanillara juan eta dirua hartzaillian kontuan sartu.
- Edo bestela dirua sobre baten sartu, eta hartzailliari emon bere herriko BBVA-n sartu deixan
- Edo bestela txeke bat egiñ, eta id. id. id.
Badakizue: BBVA-ko webgunetik transferentzia bat egittiak, komisiño segurua eta itzultzeko aukera bakua. Komisiñorik ez badozu ordaindu nahi, bulegokuei biharra emon bihar detsazue eta bentanillako kolak luzatu. Hori birrittan juan bihar ez bazarie. Nik uste neban bankuen joera orokorra bezerua internetez operatzera bultzatzia zala, bentanillako pertsonala lanez deskargatzeko, eta hala izango da... BBVA-n izan ezik.
Mesedez eskatuko detsuet: iruzkiñik badakazue, edo ipiñittakua zuzen ez bada, edo bestelako oharrik badakazue egitteko, hamengo erantzunetan ipintzeko. Gero inprimidu eta Lekeittioko BBVA-ko zuzendarixari bialtzeko asmua dakat-eta.
Urtiak dira BBVAn diru bat nakala, interes hobiak emoten ei zittuen... Hor apuntau nintzan. Gero halako baten hasi ziran operaziño batzuk ordu zihatzetan egin bihar zirala... Ordu zihatzetan jun mugimendu batzuk egitteko? Bai zera! Hor bukatu zan kontua, ez zalapartarik ez ezer, diru guztia atara eta agur, ez nabe gehixago ikusi ez ikusiko.