Basarri gizarte brutala
Nobela monumentala begittandu jatak, etxakixat zela esan. Luze jo jestak irakorketia, eta nahiz eta oso interesgarrixa izan, Mendebaldeko narraziño-kodiguetatik hainbeste apartatzen da, eze, etxatak “engantxe” fenomenorik gertatu.
Hau berez ez dok txarra neretako. Izan be, bestsellerrismuan ezaugarrixa dok irakorlian “engantxia” billatzia, hori lortzen daben espezialistak dagoz, kodigo estandarrak erabillitta. Eta hau be ez dok txarra, ezagutzen dittudazen musika ederrenetako batzu estandarretatik urtetzen dittuk (bluesak, esate baterako...).
Mendebaldeko narraziñuakin bat datorren gauza bakarra estrukturia dok: azken urtietan ohizko bihurtu dan hausittako jarroian estrukturia, nahaste, flashback eta omisiñoz osatutako kuadro inpresionistia. Baiña hortik aurrera... medikuntza txinuak mendebaldekora dakan aldia, literatura txinuak be izango jok zeozer kontizu. Kontatzeko formia eta errekurtsuak, behintzat, klabia guztiz aldatzen juek: sorgo landare omnipresentia... realismo magikuan ekialdeko bertsiñua... gizarte zaharran basakerixen kontaeria...
Azken hau izan dok, biharbada, nobela honetan gehixen inpresionau destana. Asko dagoz: umien herixotza gordiñak, gerrako eszenak, bigarren amaman bortxaketia... Txarrena, errealidadian egunero gertatzen dirazen gauzak dirazela; gogorrak izan arren, idazlian trataeria gustau jatak: txinatarren eran, errekurtso eta irudi poetikuen bittartez halako piedadia transmititzen jok, gore terrenuak sahiestuta baiña (edo biharbada horretxeittik) gertakarixan gordiña ondo baiño hobeto azalduta.