Basajauna adarra jotzen
Aste honetan abenturian atiak barriro zabaldu diraz. Nabarniz eta Aulestiako lurren azpittik doian sistema erraldoian billa hasi gara barriro, oin dala 16 urte lagatako pistei jarraittuta: Paltzuaranen begiratzeko falta diran eskaladia, laminadoria, sifoia... eta Airoko bloke anabasia, egun pasa polit baterako atxekixa izango dira udabarri partian. Picnic-base eta guzti, goiko arboladixan.
Geologikoki Airo aldian hasten dan erreka ugarixak Lezatetik daka urteeria; erreka nagusixak 5 kilometro lurpetik egitten badittu be, ez dogu lortu kolektore nagusi horretara sartzia eta afluente "txikixak" ezagutzen doguz bakarrik: Iñeritze, Paltzuaran... kobatzar hauek afluentiak baiño ez badira, ¿zer izango ete da Lezate erreka nagusixa?. Horrekin hobeto ulertzen da ikerketa-ildo honengaittik dakagun ilusiñua.
Eguneko kronika zehatzagua.
Betiko moduan, gogoratu ADES espeleologia taldeko txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52