Basagoittiko Orakulua
Tenporada honetan saiua analisi politikokua bihurtu danez, ederra papela egitten dot nik (ez nagolako bape informauta, eta interesik bez). Baiña deitzen nabe halan be. Tira.
Eta Basagoittiña, ba, off the record esandakua idatziko dot hamen be. Irribarre eta komentarixo ironikuetan geratu barik, pozgarrixa begittantzen jata PP eta halako jentia euskeraz entzutziak. Horrek esan gura dau euskeria ikasteko premiñia detektau dabela, gizartian prestijixua dakalako, eta jentia "kamelatzeko" biharrezkotzat jotzen dabelako.
Prestijixua klabia da, bai. Zine izarrak eta foballistak euskeraz entzutziak bultzatzen dau gaztia euskeraz berba egin nahi izatera, eta ez analisi soziolinguistiko edo elkartasun mezuak. Euskaldun frantses eta espaiñolen arteko desbardinttasun fundamentaletako bat be hortxe dago: Xiberuan behintzat, gizartian euskeria artaburuekin eta analfabetuekin lotzen da. Ba doia aldatzen, ¿eh? baiña ondiok zama astuna da hori.