Barruak astintzen dittuan komikixa
Arrazoi historiko eta pertsonalengaittik, gure etxian falta ezin zan alia. Koldo Izagirrek egindako lehelengo komikixa ei da. Bistan danez, gidoia (elipsisak barne) oso landuta dago, eta juan-etorriko flashbackak eta pertsonai anakronikuak amesetako girua emoten dabe, onerako nere ustez.
Esango neuke hizkera-zuzenketak egon dirazela Xabiroi aldizkarittik album bertsiñorako bidian (biba Badihardugu!) baiña halan be -zelan ez- akastxo bat topau detsat: urtiengaittik Ospittale Zeharra agertu biharko zan lekuan, Zuloagatarren jardintxo frankistia marraztu deskue, ikuspegixan mesedetan. Lizentzia literarixua!
Jazinto Rivasek trikitixari egindako ekarpenari buruz be, esan bakua gehixago da esandakua baiño, baiña honek helburua lortzen dabela esango neuke: pertsonaje honen garrantzixa aurkeztia, gero bakotxak info zihetzagua bere kontura billau deixan.
Eta, jakiña: izenburutik hasitta komiki osuan zihar hegan dabillena dago. Sasiko umien gaiñeko estigma-itzala. Etxe guztietan presente dagona (gurian, azken 3 belaunaldixetan 3 bidar), ondiokan tabu izaten jarraitzen dabena. Gure "kajako" aittitta-amamen kasuak papelian ikustia aldarrikapen moduko bat da, oso sendagarrixa. Ondo etorrixa hori be.