Bajo eta baterixa hipnotikuak
Musika hizkeria ondo menderatzen ez dotenez, adibide batzukin azalduko juat gehixen gustatzen jatan bajo-baterixa estilua:
Heaven on their minds (Jesus Christ Superstar, 1970). Adibide bat dok, baiña disko osua ipiñi ahal izango neuke. Kasu honetan intereseko partia intro orkestalan ostian dator, 1:13tik aurrera. Kantuan, oker ez banago, Murray Head.
Hormigón, mujeres y alcohol (Arañando la ciudad, 1981). Azken urtietako billakaera pertsonala alde batera lagata, Ramoncinek oso musika ona egin izan dok, nere gusturako. Eta, nahiz eta bajo-baterixa jokuan ez da asko nabarmendu izan, neretako kantu hau apartekua dok zentzu horretan.
Bachen organokuak, biharbada ezagunena Tocata eta Fuga Re menorrian (XVIII gizaldixa). Organoko musikan perkusiñorik ez, baiña garrantzi haundixa jajek azpiko doiñuak, esango neuke ´gizakixan entzumenan azpittik be zabaltzen dirazela.
Black Country Rock (The man who sold the world, 1970). David Bowiek sasoi hortan be ezaugarri hónetako makiñatxo bat kantu emon zittuan.
Bajo-baterixa lineia landuta daken kantuok behiñ eta barriro entzutzia gustatzen jatak, izan be, bigarren planuan egotian belarrixa nahikua zorroztu egin bihar izaten dok ñabardura guztietaz jabetzeko. Goiko adibidiekin ikusten danez, leku eta estilo oso desbardiñetan topau jittuadaz gustoko base ritmikuak, eta bizitzan zihar –normala dan moduan- nere zaletasunak juan eta etorrixan ibilli dittuk, oiñ talde batekin, harekin aspertu eta hurrengo bat gero... Halan be, bada erreferentzia bat ezagutu nebanetik modu permanentian geratu jatana disko entzunenen artian: Itoizen lehelengo diskua (1976). Zihetzago esanda, bajistía eta tanbolintterua píeza bittan luzitzen dittuk bereziki, Hilzori I eta Hilzori II izenekuetan.
Iñoiz esan juat eibarrespaziuan: neretako ohore haundixa izan zan Estanis Osinalde ezagutzia, disko horretako baterixa jotzaillia (gero beste bat sartu zan bere partez, eta taldian sonidúa be asko aldatu zan). Bere azken bi-hiru urtietan sarri tratau najuan, eta iñoiz sasoi hartako gauzak komentatzen genduzen arren, sekulan ez netsan esan disko harek eragitten destan estado hipnotikuan arduradunak bera eta Foisis jauna izan zirala. Hamen idatzitta geratu dedilla, gitxienez.