Badum (-) chass
Bueno, ondo dago: momentu batzuetan oso ondo. Atxagak Gaztelako eremu hori-hautsez-betetakuekingo zaletasun xelebre horri be amaiñ emoten detsa -eta gustau jata-. Zeozelan esateko: berez erakargarrittik EZER ez dakan lekuetatik, etekin literarixua etara bihar hori. Lourdeseko santutegixa, artzainen txabolak, Madrilleko kuartela… Gustau jata liburua, bai: baiña gehixago espero neban, igual idazliak listoia oso altua ipiñitta dakalako. Batez be, txirikordatuta doiazen istorixak zeozelan… resolbiduko zittuala uste neban, modu biribillaguan. Hainbeste hari solte laga barik. Bai, badakitt bizitza errealian gauzak halakotxiak izaten dirazela, baiña bueno: halako lana hartu eta gero (historia guztiak asmau, euren arteko kontaktu puntu eta guzti) efektu-kolpetxo batekin amaitzia ondo egongo zan. Punch pixkat edo!