Babes ditzagun gurdiak?
Trena eraso haundixa izan zan dilijentziendako, hain da eze familixa asko bizimodua aurrera etara ezinda geratu ziran. Artian protesta haundixak egin ei ziran, zamaltzain, itzain eta karreteruak gizartian betetzen zeben papel garrantzitsua aldarrikatuta, eta aldaketiakin etorriko zan lanikeza salatzen. Jentia egokittu egin bihar izan zan, jakiña, beste biharleku bat topau.
Hau behiñ eta barriro etortzen jata burura Euskal Prentsa defendidu bihar dala aldarrikatzen danian. Ados, ni be euskaltzalia naiz, baiña... nekez ulertzen dot zergaittik gastau bihar dan hainbeste diru eta indar komunikatzeko forma obsoletuen alde (papelezko izperringia). Hortan biharra egitten daben jentian lanpostuak garrantzitsuak diraz, zer esanik ez; baiña euskerian etorkizuna garrantzi gehixagokua da, nere ustez. Eta, euskalgintzako bihargiñen zoritxarrerako, ez dake zertan lotuta juan bihar.