Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Aurreiritzixak gainditzen

Aurreiritzixak gainditzen

Oier Gorosabel 2021/12/22 16:41
URRUTIKOETXEA, Jose Gregorio. 1984. Karlismoa. Elkar – AEK. Donostia.

Liburu txiki eta didaktiko honek, sarreratik bertatik, gaizkiulertuak eta sinplekerixak konpontzeko asmua dakala aitortzen dau. Izan be, karlistadak amaittu ziranetik, liburu hau argitaratu arte (baitta gaur arte be, esango neuke) ikuspegi manikeistia nagusittu da: segun eta ze pentsakerakuak garan, batzuk eta bestiak lagun edo etsai modura ikusiko doguz, 150 urteko tartiari ezikusixa eginda, orduko gorabeherak gaurko parametruekin enkajau arazi nahixan. Eta ez. Nik neuk, aurreiritzixen jabe nintzan honek (Eibarren nagusi dirazenak), horren kontzientzixia lehelengotz disko batekin hartu neban: “Eta Tira eta Tunba” (Joseba Tapia, 2010). Liberal foruzale eta euskaltzaliak zeguazela? Karlisten artian danak ez zirala integrista monarkikuak? Gauzak ez zirala uste genduana bezain zurixak eta baltzak izan? Liburu honetan, orduantxe erdi-ikusittakua modu garbixan azaltzen da. Arazua zera da: askotan, nahixago izaten doguzela erantzun oker eta sinpliak, zuzenak eta pixkat korapillotsuaguak baiño. Ondorixuetan argi ikusten da hori:

 

Zer esan orain arte hemen esan ditugun gauza guzti hauen aurrean? BAT: Karlismoa eta Foruen defentsa ez direla gauza berdina. BI: Karlismoaren barruan ba ditugula foruzaleak. HIRU: “Foruzale”en artean Aintzinako Erregimenaren defendatzaile integristak ba ditugula, baita euskaldunen artean ere. LAU: Liberalen artean “antiforalistak” badirela, gisa beteko “FORU”en kontrakoak; baina baita (II Gerrate garaian, batez ere) Foruzale argi eta garbiak ere. BOST: Foruen defentsaren gaiak baduela bere garrantzia euskaldunen artean; ez dela txantxetakoa eta serioski aztertu beharko dela: burujabetzaren defentsak pixkana-pixkanaka indarra hartzen doala, baina hau ez dela alderdi bakar baten ikurrina. SEI: Izen hutsak aztertu beharrean, horien azpian diren edukiak aztertu eta landu behar direla, nominalismo eta manikeismo sinple batean erortzeko arriskua gaindituz. Ezin daiteke, inolaz ere, Karlismoa orokorki kontsideratu, gure etorkizuna argitu behar duen argi bakarra balitza bezala. Ezta modu berean Liberalismoa ezeztatu ere, gure herrian ditugun akats eta problema guztiak horren erruz etorri balira bezala. Baina berdin oker, sinple eta pobre litzateke liberalismoa goraipatzea, on guztien iturritzat harturik, Karlismoa eta haren barruko talde guztiak fenomeno atzerakoi huts bat bakarrik balitz bezala definituz”.

 

Liburua hizkera jator (baiña ez garbizale) ederrian idatzitta dago; bistan da idazliak euskeraz pentsau dabela bere diskurtsua, eta prosa errez, zuzen eta atsegiñian emoten dittu beriak. Etxerako beraz (hau be eskolatik zaborretara bidian erreskatautako txortakua dogu eta).

Amatiño
Amatiño dio:
2021/12/22 19:53
Ez najuan ezautzen, baina hiria irakurri ostean, erosiko juat.

Nik neuk ezautu najittuan 1970eko hamarkadan, Azpeittian eta Zarautzen, gaur ziharo abertzaletzat joko gendukiazen karlistak.
Oier Gorosabel
Oier Gorosabel dio:
2021/12/22 22:31
Oso ondo. Kasualidadez ez badok liburua jiratzen, Amatiño, lagako deuat nik.
Amatiño
Amatiño dio:
2021/12/24 10:26
Esango deuat. Eskerrik asko.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024