Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Atzo goizerartekuan aktia

Atzo goizerartekuan aktia

Oier Gorosabel 2023/09/09 13:18
Los Seles de Urdaibai. Paisaje, cultura y etnografía. Daniel Rementeria Arruza, Roberto Quintana Peña. Azal gogorra, 282 orrialde. Gaztelera hizkuntza. Eusko Jaurlaritza(e)k argitaratua. ISBN: 9788445732670

Ezinbesteko liburua. Kortak "atzo goizera arte" gure arbasuen lur-antolakuntza tresnia izan dittuk, glamourrik haundirik bakuak egixa esan, eta igual horregaittik, ordenamentuak aldatziakin batera (XIX mendeko gerren osteko herri lur salmentak, batez be) atzian geldittu dirazenak beste barik. Horren adibiderik garbixena dok, korta gehixenen zatiketa eta ezabatze fisikuez gain, 150 urte eskasetan euren oroimena be galdu dala: kortetan euretan bizi izan dirazen familixa gehixenetan, egitturia hori zer izan zuan gitxik jakixek, eta gitxiagok (%1-2) bere erabilpenan detalliak. Eskerrak dokumentaziñuari, horko pleituetan agertzen dirazen mugak eta krokisak gitxi gora beherako egitturia jasotzeko balixo dabelako, eta horixe dok autoriak egin dabena (ez dittuk bakarrak; beste bizpahiru lan monografiko be argitaratu dittuk gaixari buruz). Orduan, Erromatar Inperioko amaieratik ixa gaur arte iraun daben egittura hau jasota gelditzeko bihar politta dok hau. Eta esandakua, gure mendiko ibilleretan begixak honi (be) zabalik mantentzeko info klabia emoten jok.

Hamen beste iruzkin batzuk, Paperjale.eus-en argitaratutakuak (atzetik aurrera):

  • Sarrerako artikuluez gain, katalogua bera be irakortzen najabilk: une astunetan, irakorketa diagonala - eta detalle interesgarrixak agertzen dittuk handik eta hamendik. Esate baterako, Arrolako korta txikixak, tontorreko kastruan zati bat hartzen jok bere barruan. Bagauden denporako kortarixak gordeko ete juen memoriarik, 500 urte lehenago han bizi izandako jentiaz? Baietz pensau lajeikek.
  • Eta, nahiz eta Urdaibaiko kortei buruzko liburua izan, Erdi Aro aurretiko muga-eza nagusitzen dok (urixen fundaziño aurretikua). Horretara, ledanien artian gure ondoko mendi ezagunak jagozak: Haziro (Airo), Leia, Otoio edo Oiz inguruak. Zonako parajietatik ibiltzia tokatzen jatanian, mapak beste era batera begiratuko jittuadaz, bai horixe.
  • Beraz, XV-XVI gizaldixetako baby boomian (= Ameriketako urria), korten erabilpena asko aldatu zuan, lehengo abelzaintza tradizionaletik, nekazaritzara, eta bordak etxe bihurtuta. Gaur egungo alde zaharreko lonjak eta VTak gogoratu destaaz. 😉
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024