Atxurran (Berriatua) eta Itxinan
ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************
Pasa dan zapatuan, exkurtsiño arrakastatsua egin genduan Berriatuako Atxurrako kobara. Inguruko herrittarrak bai, baiña apartekuak be (Irundik, Bittorixatik...) erakarri zittuan herriko altxor naturalistiko ezezagun besain eder hau ezagutzeko aukeriak.
Domekan ostera, Itxina-Gorbeiako "Gruyere gaztai" erraldoian bildu giñan Bilboko GAES espeleologia taldekuei laguntzera. Helburua ITX-200 eta Otsabide leza mitikuen arteko loturia topatzia zan. Eta... baitta lortu be: lurpeko talde bixak ordu jakin baten piztu genduzen transmisoriak, eta berba egittia lortu genduan, etorkizunerako itxaropenezko bidia zabalduz.
Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/