Atxurrako kobia bisittatzeko azken aukeria
ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************
Juan dan astian BEC-eko "Exponatur" ferixan parte hartu genduan Bizkaiko beste espeleologia taldiekin batera. Zapatu honetan, ostera, lehelengo bisitta gidatua egin dogu Lekeitioko Isuntzako kobara, eta domekan Omako baillarako leza bat lokalizatu eta ikuskatzen egon gara.
Datorren zapatuan, Berriatuako Atxurrako kobara egingo dogu beste bisitta gidatu bat. Datorren urtera arte ez dogu halako besterik egingo, beraz espeleologia zer dan ezagutu nahi dabenak ointxe daka aukeria. Apuntatzeko azken eguna, eguastena 18.
Kontaktua:
txikillana@gmail.com
944650733 (Oier).