Arrakalako zanen taupadak
Harañegun juan giñan ba, gure EH guztiko entzuliendako fidel-fidel astero emoten dogun Aittitta Raduga saiua grabatzera. Behiñ dana grabau, etxera juan eta… ez dogu ikusten ba, megabyte ziztrin bateko programia geratu dala? Dana galdu. Sarian arazua, ez dakitt zer dala, ba dakitt zer dala… ez bat, ez bi: atzo irratira bueltau, eta SAIO BI grabau genduzen, bata bestian atzetik. Orraittiokan. Guri adarra joteko moduan… Ja!
Gure bertsiñuan jokuan -saiuan ardatza azkenaldixan- kantu bi aztertu doguz beraz:
1. “I fought the law / Legea borrokatu / Luché contra la ley”, Booby Fuller Fourren bertsiño ixa-orijinaletik hasi, Hertzaiñenetik segidu eta la Furia talde espaiñiarrakin amaittuta.
2. “Ya rayah”. Etorkiñei buruz sekulan idatzittako letrarik polittenakin, Rachid Taha algeriarrak lehelengo eta Giorgos Dalaras greziarrak emonda gero.
Horretara, aste honetan ale bi sartu doguz zerbitzarixan, helburu akumulatibuekin. Datorren astian ezingo dogu saiorik egin-eta. Programatzen gaittuzuen irratixendako: gogoratu Aittitta Raduga saio atenporala da, gure euskal aktualidade ittogarrittik sikieran astian ordubetetxo batez eskapau ahal izateko erabiltzen doguna. Ez dozuela beraz azken-azkena zertan programau bihar. 4-5 saiotako erreserba “bufferrian” gordeta eukitzia komeni, asteren baten fallo egitten badogu be (datorren astian kasu).
Adixooooo.