Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Arbaso nobliekin amesetan

Arbaso nobliekin amesetan

Oier Gorosabel 2015/08/11 07:41
Genealogista artian, behiñ eta berriro topatzen dot arbasuen noblezia frogatzeko halako irriki bat. Neretako barregarrixa bada be, gitxittan egitten detsat horri kritikia, batetik jentian ilusiñua alperrik ez zapuzteko, eta bestetik hasarre-itturri segurua izaten dalako (kasu bakanetan baiño ez dot nere argumentu hau erabilli, min emoteko arma infaliblia dalako).
Arbaso nobliekin amesetan

Garroni markesa eta Mussolini (Alois Derso, 1923)

Izan be, batzutan ez gara konsziente “noblezia” kontzeptuan azpixan dagonakin. Aberastasuna da, jakiña: ondaria, dirua. EH inguruan nagusi izan diran oiñordekotza sistemekin, familiako ondaria konzentratzia billau da –egokiro, nere ustez- eta honek jabetza gehixenak seme-alabetako baten esku gelditzia ekarri dau (maiorazkua), beste senidiari dirusari batekin (“etxeko partia”), kanpora juatia erreztuz. Hau hala izan da familia “normaletan”, eta lehen etxietan izaten ziran seme-alaba kopuru altua kontuan hartuta, errez ondorioztatu leike artikulu hau irakortzen gabizen gehixenak halako segundoien ondorenguak garala.

Denporan atzerutz eginda, gerrak topatzen doguz. Familien alde sozioekonomikuetan eragin haundixa izan zeben gerrak: gudarixak bizirik ez bueltatzeko aukera haundixak zittuezen, duda barik; baiña baitta aberasteko bebai: Jaunari zerbitzatzian truke lortutako faboriak, noblezia tituluak, dirua, lurrak, jabetzak izan dira, historikoki, familia askoren aberastasunen jatorrixa.

Genealogia aldetik topau izan dittudazen espezimenen artian, bi nabarmenduko neukez.

Batetik, arbaso aberatsen billa dabillen jente normala. Ez dakat ezer euren kontra, baiña ahalegin horrek badaka patetikotik asko. Lehen esan doten modura, onartu biharra dakagu: gehixenak etxetik kanpora urten bihar izandako senide pobrien ondorenguak gara. Nik neuk, adibidez, ez dot arbaso aberats bat bera be ezagutzen (eta 3000tik gora dakadaz arbol genealogikuan, XVI gizaldirarte).

Bestetik, familia aberatsen ondorenguak izanda, euren armarri, noblezia titulu eta zerak goresten dittuan jentia dago. Hónek, be, kasu gehixenetan, jente normala izaten dira (“venido a menos” esaten jakenak; gatxa da familia baten ondare haundixa mantentzia, batez be jantxakur asko egonda...). Ezin dot ukatu hónekin pizkat gaiztua izateko gogua etortzen jatala (enbidixiangaittik seguraski: zeiñek ez leuke nahi aberatsa izan?); halan, harro datozenei, titulu eta eskuduak beti iñok asmautakuak dirazela gogoraraztia gustatzen jata; gaur egunian be, diru truke erosi leikezela; ez dagolako zanetan odol urdiñik dakan pertsonarik... Honen kontura etsai batzuk be irabazi izan dittudaz ;-)

Honekin guztiakin zer esan nahi doten? Genealogian ibiltzeko modu osasuntsuena, nere ustez, arbasuak bere horretan onartzia dala. Ehun pertsonatik larogetahemeretzik, ez dabe bere genealogian haundikirik topauko; ez dau merezi indarrak alperrik horretan gastatzia, zer eta etenbako frustraziñuan ibiltzeko. Gehixenak herrittar normalen (=pobrien) ondorenguak gara; arbaso guztiak begirunia eta maittasuna merezi dabe, izan maiorazgo, izan morroi, izan kajako. Hori da benetako noblezia, eta ez ordainketa lez jasotako papela edo azpireliebia.

Irudixa hamendik hartuta dago: https://elambigudelyoga.wordpress.com/2014/05/11/los-marqueses-de-chorrapelada/

etiketak: belaunologia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024