Anti-artea
Liburu biribilla ez dot esango (azken kapitulo bixan, tramia “kuadrau” biharran betiko ajia datorrelako, ordura arteko xarmia uxatuta) baiña ixa-ixa. Gauza asko biltzen dira hamen, neretako balixo haundikuak: Toulouse Lautrec-en ezagupen sakona; erudiziñua; hori guztia modu entretenigarri baten irakorliari emotia; eta, neretako brillantiena, arte munduan dagon tontokerixa, modazaletasuna eta esnobismuan kontura sarkasmua. Izan be, liburuan harixa “positibua” izan zeikian (pinttorian obria eta bizitzia azaltzia), baiña Alonsok “negatibuan” bittartez kontatzen dau dana: faltsifikatzailliak, trafikantiak, itxurakerixan murgilduta dabillen eskrupulo gitxiko jentia... protagonistia, esate baterako, astokirten bat da, antiheroe bat; eta esnoben munduan olagarrua garajian lez sartuta ikasten dogu guk, berakin batera, liburuak azken fiñian erakutsi nahi dabena. Hori bai biribilla: konturatu bako irakasgaixa.Azken kapituluetan, gaiñera, gure Zuloagari be beriak eta bi emoten detsaz. ;-) Etxerako.