Andra liberalak
Liburuan planteamentua nahastoso xamarra dok. Igual itzulpenak be ez jok asko laguntzen? (gaztelerazko prosa dezimononiko korapillotsu hori literalki itzultzeko oso gatxa dok...). Halan be. Gaixa oso interesgarrixa egin jatak. Lehendik gitxi ezagutzen doten sasoia dok hori, XIX. hastapen-erdikaldekua ("liberal" berbiak askatasunzale eta eskubide zibillen aldekua esan gura zebanekua, gaurko esanahi bigurrixan aldian). Eta ondiok ezezagunago, orduko andren bizimodu ixa ikuseziña. Eta ez garrantzirik izan ez zebelako! Concepcion Arenal eta Juana de Vegaren biografixak ikustia besterik ez jagok. Galiziarrak gaiñera! (uste genduanian, Galizian betidanik danak kontserbadore izan dirazela). Ondiok eliza katolikuan estunetik askatu barik, geruago etorriko zuan hori. Eta ikuseziñen artian ikuseziñago, andren arteko maittasun kontuak. Literaturia, imajinatzen juat, kroniketan halakorik jaso be egingo ez zalako, gertatu gertatu arren. Azkenian ondo dagok liburua, beraz. Eta gehixago jakitteko gogoz lagatzen hau!
Paperjale.eus-en botatako beste iruzkin batzuk (atzetik aurrera):
- Concepcion Arenal. Banajenkixan gure aurrekuendako emakume garrantzitsua izan zala: selluak, kale-izenak... baiña ez najenkixan zergaittik. Banajabik sumatzen... Halan be, etxuat nere ezjakinttasun hori konponduko (wiki billaketak eginda) harik eta liburua amaittu arte. Gitxi falta dok eta!
- Kartzelak historia ezkutu asko gordetzen jittuek. Normalian zentzu txarrian: gizartiak ahaztu nahi dittuanak, miseriaz eta bidegabekeriz gaiñezka. Baiña bestetik, oso literarixuak eta iraultzailliak be badittuk, eta AEBetako genero talegeruak dakan arrakastia ikusitta, bildur barik ustiatzeko morokuak. Edozein probintziatako edozein porlan-kaixoletan topau leikiaz halakuak, billatzen hasi ezkeriok.
- Erritmua hartzia liburu erdi kostau jatak: historia paraleloz osatutako lehelengo kapituluetan ez najuan ulertzen zertaz genbixan. Oin bajakixat: Coruñako Galera espetxia, bertan preso dagozen emakumien historixak, eta Concepcion Arenal bisitatzaillian eta harekin lotutako Magdalena elkarteko kidien biharra. Gartzela eredu mediebaletik modernora pasatzeko ahalegiña, gizartian aurrerabidia bultzatziakin batera. Egixa esan, epoka oso interesgarrixa dok, eta ez dotena ondo ezagutzen: banekixan XIX mendeko filantropo aberatsen motibo haundixenetako bat gillotineri bildurra izan zala, baiña ez bakarra. Bazan benetako kezka edo progresismo bat, eta horixe giruhori dok esandako historixan barruan erakusten dana.
- Miseriako historixak beti interesgarri: gure arbaso gehixenok bizi izandakuak, eta zorixonez gaindittutakuak (horregaittik bizi gaittuk gu). Idazkeria pixkat korapillotsua egitten jatak, seguraski gaztelerazko orijinaleko esaldi subordinau luziak itzulpenerako emondako arazuengaittik.