Behiñ aittitta Akilino hil eta gero, jakiña, familixakuak segidu zeben, tallarrakin-eta. Horregaittik, interesgarrixa begittandu jata euren argazkixak be ipintzia.
Hau 1930ko hamarkadakua dala kalkulatzen dot. Bertan, lurrian jarritta dagozen lau nagusixak ezagutzen dittudaz: Aurora Amuategi, Valentina Gisasola, Ines Amuategi eta Manuel Gorosabel.
Hurrenguan data zehatza badakigu: Kalamuako Tomas Meabe errefujixuan inauguraziño egunian (1934ko uztaillan 29, domekia). Ezkerretik eskumara, goixan: Tomas Amuategi, Salvador Marzana Amuategi, Manuel Gorosabel. Erdixan: Nati, Valentina Gisasola, Aurora Amuategi, Nieves Marzana Amuategi. Beheian: Alberto, Sole Marzana Amuategi, Ernesto Gorosabel Amuategi.
Hurrengo argazkixa, gure gurasuen ezkontza bikotxekua. Koladura bat euki dot: autore ezezaguna zalakuan igo dot commonsera, baiña gero konturatu naiz PLAZAOLArena dala (uuups!). Oiñ ez dakitt zelan konpondu. Bueno, kartzelara eruaten banabe, etorri zaittie bisittan. Ezkerretik eskumara: Armando Gorosabel Amuategi, Adela Larrañaga, Valentina Gisasola, Serapia Arana, Mari Jose Zubia, Ernesto Gorosabel Amuategi.
Hurrengo argazkixari buruzko zalantzak dakadaz; erdiko emakume nagusixa amama Valentina izan leikialakuan nago, baiña ez nago seguro; baiña total, amama Ines eta aittitta Manuel be agertzen diranez, ipiñi eingot.
Momentuz nahikua, artikulua argazkiz larregi ez kargatzeko.