Almas de cántaro
Behin baiño gehixagotan, bestiak baiño gehixago sentidu naiz, badakadazelako bizitzeko motibaziño onak (kultura, zientzia, familia, natura...). Beste batzuen aldian ("jente grisa", askotan despektiboki erabilli izan doten esamoldia) nere zioak jasoaguak dirazelakuan. Jente gris horren bizitzia "hutsa" dalakuan; eta huts hori betetzeko erabiltzen dittuezen atxakixei barre egitten: kirola, ehizia, beharra, musa, jatekua... Bai: askotan, krutwigkerixa beltistokratikuak jo izan desta (kontzeptu gogorragua ez erabiltziarren), beste jente guztia baiño hobia naizela pentsatzeraiñok.
Baiña, azken fiñian, gure animali izaera honetan, jatia, lo egittia eta (ahal badogu) erreproduzitziaz gain, enparaua hutsa da. Beleidade intelektualak izan edo ez -anomalia bat?-, ez dago alderik kalian juntatzen garan pertsona guztien artian, izan elite, izan masa, izan lunpen. Danonak diraz bizitza hutsak; eta bakotxa bere gustoko gauzekin betetzen saiatzen gara. Artikulu zientifikuekin bete, zein Marca izperringiakin, biologikoki ez dago alderik.
(pedestalera igotzeko tentaldixa dakatenerako ohar iraunkorra)