Aljubs, Maulets, Botiflers eta erregiak buruz behera
Goizian, Xativako gaztelua. Ikasle denporan ikusi baneban be, ez nintzan ixa ezekin be akordatzen. Batetik orduko neskalagunakin etorri nintzalako (“mi primer amor”) eta buruan beste gauza bat eukiko najuan, kontizu; bestetik, ordutik hona errestaurauta ei jagok. Kuriosua dok hori: Xativako gaztelua Pais osoko famosuena izango dok, bere historixiangaittik. Horregaittik asko “zaindu” juek historixan zihar, eta horren barruan kokatu biha’juagu XX mende hasieran egindako restauraziño aboziñaua. Orduko moda erromantikuari jarraittuta, pareta zaharrak berreraiki, “itxura zaharreko” eraikin barrixak egiñ eta plaka batzu jarri zittuezen handik eta hamendik. Aborto bat, Butroe, Xabier, edo Arteagako gazteluen estiluan. Halaxen ezagutu najuan nik, eta ez da arrarua orduko bisitta ha burutik zihero borrauta izatia onezkero.
Oiñ ostera, gozatu haundixa hartu juat: azalpenak askoz be osuaguak dittuk. Ruinak zainduta jagozak, baiña ez berreraikitta. Inguru guztia hartzen daben ibilbidiak jagozak (Xativako gaztelua ikaragarri haundixa dok, Kalamu osua fortifikauta balego lez). Museo modura hartuta dagon partia be, nahikua ondo integrauta jagok. Muralletatik kanpo, erromatar sasoiko urtegi batzu (“aljub”, balentziar eta arabiarrez), enkofrau deigarri batekin. Gauza txar bakarra, atia zaintzen topau dogun txakur antiajoduna: ¡jarri egin bihar dok halako pertsona desatsegiña, gero, museo bat zaintzen!
Xativan be ba dago beste xelebrekeri bat. Bertako museuan, Felipe V erregian erretratu bat jagok horman txintxilizk... buruz behera. 1707 partian, Austriatarren leiñuak, Bourbon frantziarrekin burruka latzak izan jittuezen, zeiñek Espaiñiako erregetzia eskuratu. Burruka horretan kristolako triskantzak gertatu zittuan, Herrialde Katalanetan zihar batez be. Austriatarren alde jarri ziran gehixenak nekazarixak zittuan (“maulets”) eta jauntxo aberatsak (“botiflers”) Borboidarren alde urten juen. Guda horretan egon zan batalla garrantzitsuenetako bat Almansakua izan zuan, eta horren inguruko mobimentuetan Xativa oso modu basatixan suntsittu eta erre egin ei juen. Harrezkero hamengo jentiak goguan gordetzen jok eurentarren purruta, eta ba dittuk hainbeste arrasto ondiok: “A la merda el Borbó!” da jente askok topa egitteko erabiltzen daben lelua; eta Xativako Udalian, euren herrixakin egin zeben triskantziangaittik behin baino gehixago eskatu jetsek Bourboidarrei barkamen eskari ofiziala egitteko. Hori ez daken bittartian, Felipe V-ren erretratua buruz behera eukiko ei juek.
Arratsaldian, bazkari ederra “etxian” (paellia) eta sobremesa amaittueziñezkua afalordurarte –beheko suan xarmia, hiru ordu bai egon nok berari begira, egurrak ipiñi eta kendu-.