Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Akabau biharra

Akabau biharra

Oier Gorosabel 2021/02/14 21:06
GARCIA SAENZ DE URTURI, Eva. 2017. Los ritos del agua. Planeta, Bartzelona.

Zelan egoten dirazen pieza politt batzuk, oso landuta dagozenak, baiña akabau txarrakin? Ba traza hori hartu detsat liburu honi.

 

Jakiña: idazle-trikimailluen efektu sorpresak gatxaguak diraz. Lehelengo liburu bikaiñan aurrekarixakin, susmatu geinkian pista faltsuak egongo zirala, hau da, hiltzaillia duda barik X izango zala pentsatzera eruango ginttuezenak, gero gure susmuak ezertan bez gelditzeko; baiña tira! Hau be ez da zihetz halan izan, eze, kasu honetan errua -eta hau bai gustau jata- banatutxuagua dagolako: hiltzailliak, esate baterako, mendekurako atxeki hobia daka lehelengo liburuan baiño, eta "gaiztuena" ez dalako bera; ezin gehixago esan, liburua irakorri nahi dabenari gauzak estropiau barik...

 

Izan be, liburua irakortzeko atsegiña da, oso atsegiña, eta lehelenguak zekan erritmo bizi eta gogotsu hori daka; idazliak gu engantxatzeko klabiak ezagutzen dittu, eta alde horretatik dana ondo. Baiña... esandakua, elementu onez, interesgarriz, osatuta egon da be, akabatzaille biharra ez dago ondo burututa. Hari solte larregi geratzen dira -igual, halako nobela bat egittian gatxena-, traman hutsune nabarmenak lagata, eta historia nabarmenetako batzuk, potentzial haundikuak, landu barik geratzen diraz. Gitxien gustau jatana "Agatha Christie" estiloko desenlazia, hiltzaillian konfesiño eta guzti, bere gaiztakerixak aitortzen; betiko legez, emoten dau idazliak txarto kalkulau dabela, eta pajina kopurua gaindittuta, korapillua askatzeko asti edo gogo barik geratu dala. Ez dago txarto, e? Makiña bat liburu irakorri dittudaz, hori baiño akats larrixaguekin. Kontua da, lehelengo liburuan "erloju egittura" perfektuan aldian, kontraste egitten dabela. Emoten dau (jakin barik nabil), haren arrakastian ostian autoria errelajau jakula. Bestalde, ez dakitt noraiñok zekan buruan idazliak trilogia bat idaztia, baiña hamen begibistakua da pertsonajiei "tira" egin nahixa, hirugarren liburuan barriro hartzeko (proten umia, aittitta inmortala...). Eta bueno, anekdota moduan, lehelengo liburuan sinisgatxa bazan Bittorixa baten halako serial killerrak izatia, hille gitxiren buruan bigarren kaso bat izatia, sinisgatxagua da. Baiña bueno! Fikziñuan lizentziak dirala izanda, ez dogu asko protestauko horregaittik. Ikusi daigun zelan urtetzen dan kinka honetatik hirugarren liburuan...

 

Izan be, kritikak kritika, esan biot behin liburu hau atzo amaittuta, zapatuan, gaur domekan "zeozerren faltan" nagola! Askotan gertatzen dan legez, ezagutu ahala, irakorle-voyeurrak kariñua hartzen detsa pertsonajiei, eta bere bizitzako gorabeherak jakin nahi izaten dittu! Eta bixar arte liburutegirik ez!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024