Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Ajedrezian

Ajedrezian

Oier Gorosabel 2013/07/17 10:03
Etxian beti ezagutu dot nik ajedrez bat. Esan gura dot: beti ajedrez taulazar bera (1m x 1m), pieza naturalista haundixekin. Umetan lesiño bat edo beste kenduta (ondiok ez dot ulertzen zelan hausi netsan koronia errege zurixari), gaur egunerarte onik allegau dana, eta oin momentuan eta probisionalki neure etxian gortzetzen dotena.


Argazkiak.org | Píezak © cc-by-sa: txikillana

Mekolan bizi giñala, jangelako mahai bajuan egoten zan, piezak beti burrukarako prest. Jokatu ez neban asko jokatzen, normalian aittan edo anaian kontra. Gustatzen jatan baiña, eta esango neuke jokatutako apur horrek nere arrazonatzeko eta bizitziari aurre egitteko moduan atzian dagola.

“Pioi” berbia ume-umetatik ezagutzen dot nik; tallarretan eta obretan halakuak zeguazela, baiña, ez dot jakin euskeraz alfabetau naizen arte. “Pioia” entzutzian burura etortzen jatan lehelengo irudixa gure ajedrezekua da.

Horregaittik poztu naiz Nikok izan daben lehelengo erantzunakin. Egixa esanda, oiñ ba dakitt beste joku hezitzaille egokixagorik be ba dala (Go jokuan barri entzutiak lilluratu ninduan). Ajedrezari egindako kritikak be entzun izan dittudaz, kuadrikulau xamarra dalako, eta umien hezkuntzarako bla bla bla... Baiña tira: hori da nik etxian dakatena; neretako positibua izan da; eta pertsoniandako musa, foballa edo estropadak baiño pizkat aberasgarrixagua dalakuan nago.

Orduan, egunotan gordelekutik etara dot estraiñekotz. Modu furtibo xamarrian: Tomax siestan dagola ibiltzen gara (zer ez leuke egingo diabru txiki horrek halako pieza erakargarrixekin...). Lehelengo, nik ikasittako moduan saiatu naiz: píeza guztiak “en pie de guerra”, eta aurrera. Laster konturatu naiz, baiña, modu horretan segitzia nahikua aspergarrixa izan leikialako bai berandako (beti galdu) bai neretako be (apropos galduta). “Eibartarrak” zerrendan dogun xakelari zailduari galdetzia okurridu jata orduan, umien trebakuntzan zeozer jakingo dabelakuan. Hauxe izan da bere erantzuna:

Katalan batzuk egindako liburuki batzuk argitaratu ziran orain dala urte
batzuk eta euskaratu be egin ziran. Lehenengo salgai jarri zittuen eta oin
PDFian deskargatzeko dare. Hastapen moduan balioko detsue (batez be
lehenenguak):
 http://www.xake.net/GX/et_1_eus.pdf
 http://www.xake.net/GX/et_2_eus.pdf
 Liburuok ariketak-eta eta fitxak eta holakuak dakez, eskolan xakia
erakusten danian laguntza-gisa erabiltzeko. Material txukuna da.

Lehelengua deskargau eta inprimidu dot, nere maillarako nahikua eta sobra. Umiei begira eginda dago; eta ni be pizkat umia naizenez, zoragarrixa begittandu jata. Arauak eta parte astunenak marrazki eta joko dibertigarrixekin tartekatzen dittu, konplikaziño-maillia modu logikuan jasota. Momentu honetan hiru “azpijoko” ikasi doguz:

  • Pioi eskalatzaillian jokua.
  • Pioi korrikalarixena (hau da gehixen gustatzen jakuna).
  • Torré láserrena.

Datozen urtietarako entretenimentu-ordu ugari emon deskuk, Mikel. Eskerrikasko.

etiketak: umeologia
Mikel Larreategi
Mikel Larreategi dio:
2013/07/17 10:12
Pozten naiz gustau izanaz!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024