Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Aittitta-amamak, umiak eta txakurrak

Aittitta-amamak, umiak eta txakurrak

Oier Gorosabel 2020/04/03 09:34
Ez ahaztu oin ereindako uzta 30 urte barru jasoko dogula.

Lehelengo aste bixak fuerte xamar egon eta gero, aste honetan flojo topatzen naiz. Kafia hartziari laga detsat (horrek be eragiña izango dau, duda barik), baiña gorputza sortuta igartzen dot, eta gogua illunduta. Eta karteltxo apokaliptiko hau prestau dot sare sozialetarako.

Izan be, uste eze ez garala konturatzen umiei erakusten gabizenaz. Eta kontuan hartuta hórrek umiak dirazela etorkizunian gizartia gobernauko dabenak, ba... gure buruan gaiñian kaka egitten gabiz.

Egoeriak behin baiño gehixagotan ekarri desta aspaldiko ipoin hau.

Etxe baten familia bat bizi zan: gurasuak, umia eta aittitta. Aittittak ezin izaten zeban ondo jan: eskuan dardaria zekan, eta jatekua jausi egitten jakon, mahaixa eta erropak zikinduta. Behin platera be jauzi eta hausi jakon, eta gurasuak asko hasarratu jakozen. Bixamonian, egurrezko erretillu bat emonda esan zetsen: "Aittitta: zurekin jatiak higoiña emoten desku. Hamendik aurrera jatekua erretillu honetan emongo detsuegu, eta aparteko lekuan jango dozu txakurrakin batera". Eta halaxen egin zeben, aurrerantzian; aittittari lurrera jausittakuak txakurrak jaten zittuan.

Baten, gurasuak umia oso lanpetuta topau zeben: gubilla hartuta ohol bati formia emon nahixan zebixan, jo-ta-sua. Zertan zebixan galdetu zetsenian, umiak poz-pozik erantzun zeban: "Erretillu bat egitten nago. Zuek zaharrak zarienian aparte be jan biakozue, eta bakotxari bat egin nahi detsuet". Umian harridurarako, gurasuak negarrez hasi ziran.

Egindako bidegabekerixaz konturatuta, gurasuak aittitta barriro jangelara ekarri zeben. Aurrerantzian otorduak danokin batera egin zittuan, senidiak lagunduta.

etiketak: irabiaketa, covid19
Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2020/04/04 11:09
Animo ba, Oier! Nik uste juat krisialdi honetan (krisialdi guztietatik moduan) gauzarik txarrenak baina baitta onenak be ikusi(ko) dittugula. Eta gure seme-alabak be (gure moduan), gauza positibuak be atarako dittuela. Alkartasuna, pazientzia, enpatixia, ardura soziala... Halaxe pentsau nahi dot, behintzat!
Oier G
Oier G dio:
2020/04/04 12:04
Eskerrikasko Asier, atzo beheia jo neban eta beraz, gaur, atzera aldapan gora najoiak. ;-) 30 urte barru berba egingo juagu (ea derrigorrezko eutanasia-etxearen atarixan ez dan!).
Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2020/04/04 12:31
XDD
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024