Aittan kuadruak – IX
Argazkiak.org | Bodegoia 1 © cc-by-sa: txikillana
Argazkiak.org | Bodegoia 2 © cc-by-sa: txikillana
Hamen bodegoi pare bat, hónek be arrebian etxia dekoratzeko egindakuak. Buztiñezko ontzi baterixa hau amanian dago, ezelako dekoraziño barik baiña (biharbada horregaittik) asko gustatzen jata. Ez dakitt noiz erosittakua dan, ni umia nintzala uste dot, baiña erabilli erabilli gitxittan egin izan dogu; kafe katilluak zeozer igual. Erabilpen nagusixa, beraz, piktorikua izan da.
Argazkiak.org | Basahuntzak © cc-by-sa: txikillana
Basahuntzen kuadruhau Ariane loibian gelarako egin zeban aittak apropos, “umien pintturen” kanonei jarraittuta: zurittasuna, kolore argixak... markua be halakua ipiñi gentsan. Lamina batetik kopixauta dago, oker ez banago aittak berak gaztetan Armerixa Eskolan edo Jazinto Olabenian egindako harkatz-marrazki batetik.
Argazkiak.org | Brankia © cc-by-sa: txikillana
Etapa prolifikokua; artian Lekeittioko baporak ugarixak ziran, eta motibo horretako kuadruak be halaxe. Kuriosidade moduan, “profanuei” aittan kuadruetako itsasontzi guztiak bardintsuak begittantzen jakuz. Baiña lekittar batek ikusten dittuanian, segiduan ezagutzen dittu: hau Amandarri, hori Torrontero, hori Playa de Ondarzabal... bapor bakotxak bere perfilla eta elementu berezixak zittuan kontizu, eta entrenamendu pizkatekin urriñetik ezagutu zeikiazen.