Agortutako gaixa
Gustora irakorri dot liburua, baiña ez dakitt: zeozer falta jako. Batetik, kasinuen munduan barri izan bihar dozu: jokatzeko sistemak, komisiñuak, portzentajiak, kredituak... (neri piparrik be inporta ez destan gaixa). Gero, pertsonaje batzu etxataz sinisgarrixak egin: polizia korruptuak, esate baterako, karikatura hutsak ziran. Tramian nundik-norako batzuk be “deus ex machina” soluziño hutsak ziran, bizitza errealian nekez gertatzeko morokuak. Eta Don Clericuzioren moral partikularra, eta Cross de Lena protagonistia “bide onetik sartzian” kontu hori ba... ganora haundirik bako kulebroian usaiña dake. Biharbada interesgarrixena zine munduan tripak pixkat ezagutzeko aukeria izan da, nobelia bera baiño gehixago.