Gaurko saiuan, Berbalagun proiektuari esker hiru kolaboratzaille izan doguz Aittitta Radugan. Modu erreza da euskaldun barrixak integratzeko, animatu: ponga un euscaldumberri a su mesa.
1- Hasteko, gure kolaboratzaille habitual
Jozulinen gogoeta espiritualak gureganatu doguz, sexua adin tramoka
hartzian gaiñian.
2- Ostian, Berbalaguneko Oskarrek “Es un
crimen” Eskorbuton kantua aurkeztu desku; eta Idoiak eta Begok
gauza bera egin dabe Korrikan kantuakin (Betagarriña).
3- Bertsiñuan jokuan, “Shalom chaverim” kantu
tradizional judua -ez sionista- ezagutu dogu, Meshugga Beach Party eta
Erik Rothensteinek emondako surf eta jazz galbaittik pasauta.
4- Amaitzeko, Bidaniako Manuel Iraola entzun dogu neska-mutikuen jolasei buruz berbetan.
Harik eta Arrosako podcast sistemian antolakuntza barrixa martxan hasi,
guk modu probisional honetan ipiñiko dogu asteroko saiua
entzungai.
Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00