Adeitasuna, juzku barik
Bere sasoian hain famoso izandako liburua (bertako lekuetatik ziharko erromesaldixen motibo) guzurra dirudi gaur eta hamen hain ezezaguna izatia (neuk behintzat, sekulan aittu bez). Oso hurrekua da, zeozelan esateko. Moralejarik bako kontakizun deskriptibuak, herri girokuak, orduko jente normalan bizimodu normalak kontatzen dabenak. Asmakizunetik be asko izango dau kontizu, baiña halan be... hur hurrekua somatzen da, bukolismorik, epikarik edo satiratik gitxi -Tartarinen ez bezala- eta bai ostera halako enpatia bero bat, juzgatzen hasi barik jente horren egunerokotasunian ixa oharkabian sartzen gaittuana, ixa mailla etnografikoraiñok. Faroleko zaindarixen bizimodua, aittitta-amama zahar batzuen erretratua... antologikuak dira (beharbada Paul Arene-ren eragiña, Daudetekin batera idazle izan zana?): Gero, badagoz estilo aldaketak be: ipoin alegorikuak, bidai-oharrak, eta ganberradatxoren bat edo beste. Baiña beti, idazliari maittasuna darixo, bere pertsonajiak margotzian; berez repelente xamar beharko leukian pertsonekingo be (algodoietan bizitera egindako pruntzipe txikixa, adibidez) adeitsu eta ulerbera agertzen da. Ez dago lagun/etsai banaketarik, deskribapen hutsa baiño.