Abortorik ez
Parakaidistiak, bere ibilbidian zihar, askotan topau dittu abortuak. Jaixo bihar ez zirazen engendruak. Modu okerrera egindako mutaziñuak.
Argazkiak.org | Oi Xiberuaaaarghh © cc-by-sa: txikillana
Nere ustez igeltseruei, bere bihar-orduak amaittu eta gero, eskuak lotu biharko litxakixoz eta erreminttak ezkutau. Bestela etxian txapuzak egitten hasi, eta hala amaitzen dabe.
Argazkiak.org | Nareako balkoia © cc-by-sa: txikillana
Hónek gauzok esanda eremu pantanosuan sartzen gara, jakiña: ¿batek ez daka norbere etxian nahi dabena egitteko eskubidia? Ba, nere ustez ez.
Argazkiak.org | Donon © cc-by-sa: txikillana
Halan be, ez dogu ahaztu bihar 600 urtetako etxiak 600 urte dakela, eta historikoki bertako biztanlien lehentasuna bizi izatia izan dala; lehelengo tripia, eta gero estetikia. Horretara, gustau ez arren, ulertu neike antxiñan, etxe zaharra hori baiño ez zala: etxe zaharra.
Argazkiak.org | Aulestiako torria © cc-by-sa: txikillana
Baiña gaur egunian, gauzak kanbixau egin dira. Subventziñuak dagoz, herrixen arkitekturia zaindu egitten da... horretxegaittik ezin dira barkatu halako abortuak. Hau ikustian, zera baiño ezin da pentsau obria zuzendu eta baimena emon zeban arkitektueri buruz: me cagho na cona cos botou.
Argazkiak.org | Sanpedrope © cc-by-sa: txikillana.
Oteizak 1980an planteau juan Estetika lehendakari-ordia izendau biharra. Eta beste sail guztiak, osasuna, hezkuntza, ekonomia, industria, kultura, garraioak, justizia, ogasuna etab... haren azpixan. Lehen Estetika lehendakari-ordia zein jarri be aittatu juan: Nestor Basterretxea.
Eta ez dok leiendia. Nik neuk entzun najetsan.