¡Fight the entremes!
Gurian gatz gitxi erabiltzen juagu. Batetik osasunangaittik, baiña bestetik zapore fiñako hobeto hartzen dirala konturatu garalako. Aurten adibidez, plater nagusixak oillo saldia, bildotsan hankak eta bakillaua kokotxekin izan jittuagu. ¿Zer gertatzen da? Aurretik jamoia, solomua, pateia, esparragua, langostiño etabarrak jan izan doguzela beti; eta gero... “amari gaur etxako oso ondo urten hau...”. Dana sosua begittandu.
Penia dok benetan plater nagusixak, etxian maittasunez egindakuak, benetako biharra dakenak, ez apreziatzia ¿zergaittik? eta prefabrikautako jatekuekin mihiña anestesiauta dakagulako. Eta aurten nahikua dala esan juat: entremes guztiak gorde egin dittudaz, eta lehelen-lehelen oillo saldia etorri da. Fiña, ederra, eta gosiak dagon jentiandako entrante bikaiña: dana amaittu dok (normalian, entremes putekin danak erdi-beteta amaitzen juagu eta geroko platerak erdi-janda laga). Gero bildots hankekin be, hazurtxo guztiak garbi garbi amaittu juek platerian. Bakillau eta kokotxak be (“gula” higungarri horrek kentzeko konbentzidu juagu ama) fiñak, ariñak, benetan gustora jan doguz danok. Hamentxe hasi da betetzen jentia (¡orraittiokan!). Eta orduan –orduan- etara doguz: enbutiduak, esparraguak, pateia, gaztaiak... eta jakiña: ixa dana sobrau da. ¡Baiña ez dago arazorik! Honek danok errez-errez atzera gordetzeko morokuak diralako; ez ostera bakillaua, karrillerak, txarri hankak... etxeko platerak sobratzia bai txarra: bixamoneko tuperware-dantzia...
Jan gustorago; sukaldarixak poz-pozik; infraestruktura aldetik erosuago... Arrakasta haundiko ekimen hau zuen zelebraziñuetako mahaixetara eruatera animatzen zaittuet. ¡Fight the entremes!
EDERRA ON EGIN