A proto-cool asunt
Ezagutzen ez doten pertsona bat nere facebookeko laguntzat onartzen bot (edo alderantziz, berak laguntzat hartzen banau)... zer suposatzen da, ¿kaletik ikusten dotenian alkar agurtzen hasi bihar garala? Tira, nik ez dakat arazorik, kasu egitteko zalia naiz-eta. Baiña netiquettia zein dan jakin gura neuke.
Jakiña, honek aurretiko ezaguera mailla bat eskatzen dau: kaletik alkar topatzen dogunian, berak lehendik zein naizen eta nik bera zein dan jakitzia, nahiz eta kasu egitteko aiñako konfiantzarik ez euki. Ez dakitt ondo ulertzen dan...
Naizen elefante hau sare sozialeko katxarrerixan sartu ezkeriok lau-bost bidar gertatu jatan kasua da hau, eta argittu nahiko neuke.