α-ω bodegoia
Zuen mendizale hazurrak ez dira errauts poto bittan sartu, eta pinttura kubo bat ekarri dogu lekua egitteko.
¡Gloria aleluia!
Antxiñako kapazo baten, zuen errautsak laranja, keixa, zanahorixa, esne ekologikuakin unamorixuan etorri dira etxera. Ateuak, gorrixak, sozialistak, txakur eder eta garbi batek muzturra sartu dau zuen eroskiko poltsa birziklauetan. Merkataritza zuzeneko kontsumo-kooperatiban.
¡Aleluia eta hosanna!
Datorren hillian gure semia jaixotzen danian, zuek be ongietorrika egongo zarie armarixotik begira.
¡Izarren hautsa!
Gero, ongarri izango zarie karraskillo zehe baten sustraixetan. Pertsona zehe batzui omenaldirik onena. Karbono molekulak, batzutan giza korputzian eta bestetan landare baten egurretan. Eta zuen errauts-potuetan, garbantzuak eta bizitzaz betetako elikagaixak.
¡Gloria eta hosanna, erregular!