Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / A la vall de Seta / "The culp was of the moors"

A la vall de Seta / "The culp was of the moors"

Oier Gorosabel 2008/01/07 23:09
Parakaidistia gaztelu baten, diskutitzen, errota baten, Al-Azraq'en herrixan, eta herri mortu baten dabil; bide batez, komentario orakularrak egitten dittu interkulturalidadia, garbiketa etnikua eta historixiai buruz, kultureta estiluan.

 

Goizian Castell de la Costurerara juan gaittuk, beste izenez Castell de Seta.

Gorutzkuan, diskusiño zahar baten engantxatu gaittuk hiru lagunak. Izan be, gehixenetan neu ibiltzen nok gidari lekuetan; eta jakiña, galdu be nere erruz galtzen gaittuk: eta hau sarri leporatu izan jestek. Kontua dok, mendi gidarixa, itxasontzi bateko pilotua lakua dala. Honek erantzukizun osua hartzen jok biajian, eta erabagixak bere gain egoten dittuk. Ezin dok ibilli bidegurutze bakotxian asanblada bat egitten, ia eskumatik edo ezkerretik juango garan. Bide zuzenetik juatian –eta gehixenetan hala izaten dok- ez dok ezer pasatzen, jakiña, danak pozik. Konfundidu edo galtzian etortzen dittuk entzutekuak... Baiña nik asmauko juat edo konfundiduko nok, eta ondorixo guztiak nere gain hartuko jittuadaz. Eta asmatzen dotenian eskertzak jasotzen ez dittudazen modura, etxaukat zetan barkamenik eskatu bihar bide okerrik hartuta. Azkenian, konklusiñua: nik “hamendik dok” esaten doten bakotxian “hamendik dala uste juat” moduan hartu bihar dok; eta era berian, taldeko bateron batek pisuzko arrazoi bat badaka “hamendik ez dala” esateko, bere arrazoia azaldu eta defendatu egin bihar jok, bestiak galdetzeko zain egon barik.

 

Herrialde hau dana gazteluz beteta jagok, frente militarra izan zaneko oroitzapena. Asko oso ondo zainduta jagozak; baiña zisko eginda dagozenak be ba jaukek bere zera. Jostunan jauregi hau Balones herrixan dagon gaztelu txiki bat dok. Jatorriz musulmanen “alqueria” bat izan zuan, XIII gizaldixan Aragoiko Jaume I erregiak konkistau zebana; gero moriskuak bizi izan ziran bertan, XVI gizaldiko “garbiketa etnikora” arte. Gaur egunian dagozen arrastuak fuerte txiki batenak dittuk, 5-7 gizoneko guarniziño batekua, eta oso desmantelauta jagok. Baiña argamasa sendua, enkofratu zaharran markak, sasoi arabiar eta kristauan desbardinttasunak... ederto ikusten dira eta errespetua emoten juek. Costurerian dorre bixak ezki, erromero, almendra eta azeittuna arbolen artian talaixa parebakua dira Seta haran osua ikusteko.

 

Zugaitzen artetik Errota zaharran parke rekreatiboraiñok jaitsi gara. Bidian bertako lur berezixa ikusi ahal izan dogu, “tap” izeneko marga bigun-zurixkia. Errotara helduta, sorpresa eskasa: oin dala 10 bat urte ezagutu neban errotia antzera jagok, txartuago hobeto esanda. Parkia egin juek, bai; banko, mahai eta zibili-zabuluak jarri jittuek ingurua atsegin bihurtzeko-edo; baiña errotia konpondu biharrian, sare metalikoz inguratu juek “umiak bertara ez sartzeko”. Ruinak oso hondatuta jagozak eta bertatik ibiltzia arriskutsua dok, bai; baiña danok dakigu sare metalikuak pasatzen, eta hamengo umiak be ez dittuk tontuak. Gaiñera, ¿ze zentzu jakak ruina baten onduan parke bat egittiak, herri guztietatik aparte? Hobe izango lajeukiek hamen gastautako dirua errotia kontsolidau eta anteparia, bolua eta bestelako partiak garbitzen gastau izan balebe. Hamengo jente pillo batek martxan ezagutu daben errotia gaiñera...

 

Eguardixan, Alcala herrixan picadeta bat bazkaldu juagu. Herri txikixa, enkantuduna, hatx baten inguruan egindakua. Hatx horren gaiñeko etxiak, Al-Azraq kalifian jauregiko basamentuetan eginda jagozak, euretako bat  gazteluan torre bat aprobetxatuta (“Torre de la Donzella”).

Mohammad Abu Abdallah Ben Hudzail al Sahuir hamen bertan jaixo zan 1208xan, eta Al-Azraq gatxizena jarri zetsen begi urdiñak zittualako. Aitta musulman eta ama kristaua ei zittuan, eta Errekonkista sasoian Valenciako Erresumako hegoaldeko kalifa garrantzitsua izan zan. Kristauak sartu ziranian, ez zittuezen bertako biztanle musulmanak bialdu –etxaken interesatzen, eurak baiño askoz aurreratuaguak zeguazen eta-. Al-Azraquek be, Jaume I-guakin tratu bat egin eta bertako jauna izaten jarraittu juan. Baiña kristauak antza, ez zeben oso zuzen jokatu herrittar musulmanekin eta Al-Azraq hiru bidarrez matxinatu zan Aragoiko Erregian kontra: lehelengua 1244an; bigarrena 1248an (burrukak 10 urte iraun zeben eta Jaume I akabatzeko puntuan egon zan; azkenian galdu eta desterrau zeben), eta 1276xan. Azken aldi honetan herrittarrak deittuta etorri zan, kristauen bidegabekerixekin erreta. Alcoi setiatuta zekala, Xativatik etorrittako gudari “komando” batek hil juan.

 

Alcalatik L’Atzuvietako herri mortura juan gaittuk. Moriskuak bizi zittuan bertan. Kristau eta musulmanak, itxura eta hizkuntzaz ez zittuan oso desbardiñak izango; lehelenguak Aragoi-Kataluñatik etorri barrixak, bigarrenak, 500 urte bertan zeroienak, danak gizaldi eta gizaldixetan zihar alkarrekin hartuemon asko izandakuak. Baiña XVII mendian, kristau atzeratuak harrotu eta “moro-úsaña” zekan guztiakin akabatu nahi izan juen. Ordurarte be ez zittuan ondo-ondo portau –gogoratu Al-Azraq- baiña ordutik aurrerakua matarrasa bat izan zuan. Orduko musulmanak askoz be irekixaguak zittuan, kristau fundamentalistak baiño; oiñ alderantziz-edo, zelan aldatzen dan mundua orraittiok.

 

Horretara, L’Atzuvietan bizi izan 17 familixak 1609xan kanporatu jittuezen, eta kristau kolonuak sartu zittuan. 100 urte geruago barriro hutsik geratu zuan, eta bakarrik korrale batzu erabilli izan dittuk animalixak gordetzeko. Oin dagozen ruinak, beraz, musulmanen etxura eta sasoikuak dittuk. Bere istorixa tristiaz aparte, lekua bera xarmangarrixa dok; etxiak zehe-zeheiak dittuk, eta musulman normalen bizimodua irudikatzeko balixo jok. Dana ez zan kalifia eta erregia...

Illuntzian Cocentainara, probisiñotan: altramussak, alkaparroiak, potrota eta sobrasadia. Supermerkau zaratosuan nahikua agobixau egin nok, herri txikixen lasaittasunera eginda. Baiña tira, lortu juagu nahi genduana eta zati baterako izango juagu Valenciako jenero nahikua tripia betetzeko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024