Riurau
Sant Antoni lurmuturrera giñoiazela, mendi guztia harmaillatan ikustian gure lagunei galdetu detsegu; eta horren harira historia interesgarri bat etorri da. Hórrek maillaketak, gaur abandonauta dagozenak, mahastixak ziran: mahas-pasak egitteko, zihetzago esanda. Mahatsa kañaberazko euskarri moroko batzutan jartzen zan legortzen. Denporiakin, teillatupian kañaberazko euskarrixak antolatzeko modu bat asmau zan, egualdixan gorabeheretatik babestu eta legortze prozesua errezteko: riuraua. Urte batzun buruan etxe guztietan zeguan riurau bat; berton asmautako eraikin honen arrakastia hain izan zan haundixa eze, etxien arkitekturan be eragiña izan zeban. Hain da eze, gaur egunian mahastixak desagertu dira, mahaspasak legortzeko riurau gehixenak desagertu dira, baiña Pais Valenciá-ko etxe asko bertoko eraikin tipiko honen itxuriakin egindakuak dira.
Horixe da beraz, mendixetako harmaillen atzetik zeguan historixa bat; baiña ba dago beste zatitxo bat be. Hamen, Xàbia inguruko lurretan, txaria edo makia zan berezko basua: carrasca edo arte txikixa. Mahaspasak kargatzera etortzen ziran bapore ingelesak erre zeben dana bere galdaretan, eta gure Bardenetan gertatu zan modura, paisajiak eraldaketa sakona jasan zeban.