Eliza bat
Aurreko egunian Oñatiko Arantzazu auzotik pasau nintzan Urbiara juateko. Bertan eliza bat dago, urtiak juan urtiak etorri erre eta hainbestetan berreraiki dana.
Amildegi baten ertz-ertzian dago (abare batek lekutan daka ortua!) eta atxei pegauta elixa zaharran basamentuak ikusten dira. Haren gaiñian, XX hamarkada hasierako eraikin zatartxo komentual batzu, eta guztian puntan 1960 inguruko torre eta eraikin abanguardistak. Politta ez da: sasoi horretako elizak “zer” bat dake, kasposo xamarra. Baiña espektakularra, horixe ba dala.
Egun argixa zan arren, laiño asko suertatu jakun eta oso politta zeguan dana. Elixako txoko guztietatik sartu giñan. Barrutik be, zatarra baiña inpresionantia. Entzunda nekan kripta bat zeguala, eta haren billa ibillitta segiduan topau genduan. Eskillara batzutan behera, nere broma faborituetako bat egin eta gero (komunetan sartu eta: “oh, zelako Artia! hauxe alikatadua!”. “Oier, hori komuna da”. “Ah, barkatu!”) heldu giñan beheko piso kriptikora.
Desilusiño pizkat, nik laberinto illun bat espero neban baiña areto haundi bat baiño ez zan, hormak graffiti konkurtsuen estilora pinttatuta. Fluoreszente argixak ondiok garaje itxura gehixago emoten zetsan.
Askoz be ebokadoriaguak basarri zahar bakanak eta Urbirako bide barriztautakua (idea oso ona grabillia, lehengo erosiñua penagarrixa zan).
Argazki wapoak!