Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Peru Abarka

Peru Abarka

txiko 2003/01/01 01:00

Lau bat egunian irakorri dot Juan Antonio Mogelen "Peru Abarka", Eginek etaratako liburu sortako ediziñuan. ¡Zelako denporapasa ederra! Liburu moduan ez dauka ezer, hainbestetan irakorri izan doten moduan. Barregarrixa be ba da, hori ezin ukatu, eta bapatekotasunaren xarmia badauka (igual asko landutakua da, badakit: "cuidadamente descuidado"...). Baina tipo honen beste idazkixekin modura, altxor bat da hizkuntza maillan.

Adibidez, irakurtaldi honetan etaratako detalle batzu, eta ondorixuak:

  1. - Peru Abarka basarrittarra Mogelen "alter ego"a dala dirudi: garbizalia, hiperfededuna, ohittura zaharren defendatzaillia... Hala, bere solaskidiaren ahuan jartzen dittu mordoillokeri eta erderakada guztiak, eta liburuan letra etziñaz markatzen dittu. Oso kuriosua da XVIII mendiaren amaierako Markina baten zeintzuk berbok seiñalatzen dittuazen Mogelek erderakada modura: - "Biajon" dagijala nire erriko "barberubak". - Zuk emoten deutsazu "labañia"ren izena gure arpegijak apaindu ta garbituteko "erremientiari", ta obeto izentauko zenduke garbitzalle edo apainkinaren berbiaz. - Zer esango leuke "bentera" ta bere "serbitzarijak" balenzube niri diraustazuna? - "Menturaz" sartuko nabeela "preso". Beraz gaur egunian supereuskaldun modura daukaguzen "bejondeizula", "labana", "zerbitzari", "menturaz"... Mogel bizi zan denporan sartu barriko berba arrotzak zirala. Zelakuak dirazen gauzak...
  2. - Oiartzun aldeko indigenekin askotan ibiltzen naiz azkenaldixan, eta aspaldi konturatu naiz han esaten daben esamolde batez, orain arte ez nebana sekulan entzun: "Kontuki dazu jaka hau", edo "Deiki nazu biyar", edo... zera esateko, "zaindu egidazu jaka hau" eta "deitu nazazu bixar". Eta ez nekixan nundik datorren esamoldia. Ba, hona nun topatu doten Peru Abarkan behin baino gehixagotan: "Gau on bat igaro egizu, eta dei egikedazu, ez ollarraren goxeko soñuban, ta bai eguna zerbait argituta". Dirudixanez, dei egikedazu = deikidazu. Hala eta guzti be, ez dakit esamolde hau zein neurrittararte zeguan zabalduta euskal herrixetan lehen, eta gaur egunian Oiartzundik aparte beste inun erabiltzen dan.
  3. - Itxuraz, gure "laga" (utzi) berbiaren aurrekarixa dago hamen bebai. Bertsotxo batzu dagoz, liñuaren biharrak esplikatzen, eta euretako bat: Tris traska dirautsagu erruki bagarik isten ezdeutsagula guk azur osorik ispi txar ta erbatzak jakoz ateratzen eta largaten deusku guroguna egiten. Beraz "larga" aintzinako gazteleratik letorke bebai, alkondara ("Don Quijote vestía una larga alcándora blanca...") edo makina ("Se acercaba por el camino una máquina de ovejas...") berba supereuskaldunen modura. Kuriosua.
  4. - Babak, indabak, india-babak, indiarrak, "indarrak"... Eibarren eta Lea-Artibai honetan kakanahaste majua dago legumbre hauen izenarekin, eta jatorrixarekin. "Gure nekiagaz dator garija, dator artua, datoz baba, irar, indirar, garagar, olo ta jankai guztijak". Ondo bereiztuta datoz hamen babia, irarra eta indirarrak. Argixago ezin.
  5. - Hasieran pentsatzen neban Mogelen idazkeria "palabra de ley" izango zala, hau da, Markinako euskalkixaren islada fidela izango zala, eta beraz Eibarkuarekin oso lotuta. Baina liburuaren amaieran Dr. Mogel Mr. Hyde bihurtzen da, eta bere larramendizaletasuna agertzen dau maskara barik. Halaxe da, linguistika-fikziñua ariketekin hasten danian, fristi ta patarixen izenak etimologikoki aztertzen hasten danian: "Mozolua edo motz-ollua da ollo motza, ta agertuten dau bere moztasuna arpegijan". Bufffff! Halako irizpidiekin badabil, ez dakit garbizaletasun patologiko honek kutsatuta ez diran egongo beste datu interesgarri guztiak.
  6. - Halan, ez dakit "arbola" berbiari buruz dakarren teorixia zein neurrittararte siñistu. Izan leike Mogelen denporan galtzeko zorixan zeguan arkaismo benetakua, ala berak asmautako garbikerixia. "Zegaitik esan dozu "abe bizi" edo "arbolia"?" "Zaarrai enzun neutseen len abeen izena emoten jakeela orain arbolen izena emoten jajeenai; ta ezun neutsan abade euskera zale bati obeto esaten ebeela. Abarra esaten jakola "abe-adarra" berba laburraguan batuta. Erri askok gordeten ebeela gauza bera euren izenetan: Abadino, Abando; baita Abendaño, Abanzabalegi ta beste etxe askok bere, zeintzubetan abiaren izena emoten jakeen oñian dagozan arbolai".
  7. - Eta tira, esan dot moralista kiratsa darixola liburuari. Jaramon haundirik ez detzat egin arlo horri bukaerararte, christiñau ikasbidiaren adibide xelebre bat ikusi doten arte. Maisu Juan mordoillua atso bati putada bat egin detza (hazur bat hautsi eta zorra ordaindu ez), Peru Abarkaren iritzixaren kontran. Honek liburu hasieran hala esaten detza: "jangoikuak zigortuko zaittu". Eta ala gertatzen dan, aguazilla agertzen da . Peruk iges egitten laguntzen detza, eta bere delituak egindako kaltia konpontzeko, abadiarekin konfesatu eta meza baterako dirua emoteko konpromezua hartzen dau Maisu Juanek. Peru, jangoikuaren aldekua beti, konforme geratzen da Maisu Juan bide onetik juaten ikustian. Konforme?????? Ha zelako soluziñua gero! Atso gaixua bere ausittako hazurrarekin, eta diru barik, eta... bestia elizara juan bere burua garbitzera???? Hauxe bihar genduan bakarrik.

Hauxe daukat komentatzeko liburu interesgarri honengaittik. Inork irakorri ba dau, zer deritxo? Batez be fidagarritasun linguistikua interesatzen jata.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024