BVE eta Jesus Mari Zubikarai
1980xan, Batallón Vasco Español erakunde armatuak Jesus Mari Zubikarai ondarrutarra bahittu zeban. EE-ko militantia zan. Eibarko Agiñaga auzora eruanda, bertako errekazulo baten erahil zeben.
Handik denpora gitxira, bateronbatek Zubikarain erahilketan parte hartutako BVE-kidietako bat bahittu, leku berera eruan eta bertan erahil zeban.
Bertan monumentu ikusgarri bat dago aspaldittik, ondarrutarran omenez. Urte askuan sasixak janda egon bada be, oin dala gitxi bateronbatek ederto garbittu dau. Hamen beheian dozuez gaur bertan etaratako argazki batzu:
Eta nundik juan leiken ezin dozu azaldu?