Iñubija I-n sorpresa haundixa
Iñubija I-ko exploraziñuak emaitza harrigarrixak emon dittu aste honetan.
Eguenian, goiko galerixetatik aurrera egitteko modua topau genduan. Inundautako galerixak gaindittuta, sektore fosilletan sartu giñan, oin arte ez bezela estalaktita eta estalagmita ikusgarriz betetako geletara helduta. 120 metro barri topografiatu eta gero, telemetrua hondatuta geratu bihar izan giñan. Hala eta guzti be, gela oso haundi batera (80x30x60m) heldu giñan, eta beraz haitzuluak oin arte erakutsi daben arpegixa -estu eta bigurrixa- goittik behera aldatu zan. Zapatuan, "Lokatzan Gela" haundi horretara barriro helduta, exploraziñua jarraittu genduan. Gure sorpresarako, 4x5m-tako tunel fosil haundi bat topau genduan. Pauso bizkorrian, ekialderutzko norabidian eten barik ibiltziari ekin gentsan. 9 ordu eta erdi pasatu eta gero, exploraziñua geratu bihar izan genduan denpora eta konbustible arazuengaittik. Egun bakarrian, Iñubija I leziak oin arteko espeleometrixia BIKOIZTU egin dau (gure webgunian ikusi zeinkie krokis bat). Honekin, Ispasterko koba "txiki" honek Lea ibarreko haitzulo haundixenen talde selektuan sartu da. Eta ondiok asko geratzen da esploratzeko.
Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia