El retrato de Dorian Gray
(irudixa: Stephen Alcorn )
Orokorrian tostoi bat egin jata, nahiz eta momentu entretenigarri batzuk izan. XIX mende amaierako idazkera erromantiko hori ez da nere faboritua: alperriko berba asko, girua deskribatzen, ez dakitt ba... Gaiñera, prologuan irakorri nebanangaittik pizkat prejuiziua nekan. Wilde hau nahi-ta-ezin bat izan ei zan, nahikua reprimiduta, bizitza errealian ausartzen ez zana bere idazkixetan ipintzen zebana. Exito sozialan atzetik ibilli zan, horretarako idazkeria erabillitta, eta egixa esan, nahikua artifiziosua eta ez oso naturala begittandu jata liburu osua. Morbosidadia, gaiztua eta probokadoria izatia, pajeo mental pillo bat horren kontura... eta gaiñera, aberaskume aspertuen arteko istorixia da Dorian Gay, barkatu, Dorian Gray honen istorixia. Ni oso gay-zalia naizen arren, geisha izate hutsak ez dau salbatzen ezer. Eta dana dala, liburua probokadoria da baiña bere neurrittik urten barik. Liburu osuan Dorianen depravaziñuaz berba egitten da baiña ze kristo egin daben ziheztu barik (eta errekurtso hau bai gustau jata) eta bestalde, nobela osua doian bidetik juan eta gero, azkenian moralina judeokristaua nagusitzen da eta Dorian fistro pecador hori merezi daben moduan (mmm... ooooh.... blblbl...) zigorra jasotzen dau, eta txin pun.
Esandakua: 3-4 momentu estelar kenduta, luak hartzeko moroko liburua.
Beraz, "El retrato de Dorian Gray", inoiz idatzi den liburu probokatzaile eta onenetarikoa, zure ikuspuntutik tostoi bat da, lo hartzeko modukoa, "moralina judeokristianaz" beterik dago -Wilde hau irakurriko balu-, etabarar. Eta Wilderen idazkera, liburu hontan batez ere guztiz txundigarria dena, zuretzat "alperriko berba" da.
Barkatu esatea, baina zurea ez da kritika literarioa.
Eta Wilde erreprimitu bat zela esatean... ¿ba al zenekien gartzelan egon zela "inmoralaz" akusauta? Gay izatea XIX mendean ez zen oso erreza izan behar.
Beste gaiei buruz idazten jarraitu beharko zenuke. Zure gaurko posta izugarrizko ezjakintasuna transmititzen du...