Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Kultur iraina Mutrikun

Kultur iraina Mutrikun

orakulua 2004/11/29 22:35

Kultur irain gorria da, bai, Mutrikun Berriatua dorrearekin (Suilaingua izenez ere ezagutzen den etxea) gertatzen ari dena. Lehengo egunean bertara sartu ginen, ezkutuan, lapurrak bagina legez (hala sartzea bait da gaur egunean erdi aroko etxeorratz bitxi eta abandonatu hau ikusteko modu bakarra, Mutrikuko portu ederrean) eta hain geratu ginen harrituta, tristetuta, irainduta ze, orain irakurriko dituzuen lerro hauek tripekin, bihotzarekin daude idatzita (beharbada teknikoki buruarekin idaztea hobea den arren: datuak, fetxak, dokumentuak azalduta). Momentuko haserre honekin ezin dugu besterik egin ordea, eta beharbada hobeto, ea holan Mutrikuko herritarren konplizitatea eta gogoa piztea lortzen dugun. Asko esatea da, baina gure ustez Rafael Arruti apaizaren ohorea eta memoria goitik behera zikinduak daude gaur egunean, laster irakurriko duzuenaren arabera. Mutrikuko herrian gizon hau estimatzen zuen inor baldin ba dago oraindik, bere aulkitik jaiki eta bere ondasunekin gertatzen ari den bidegabekeria amaitzeko martxan jarri beharko litzateke artikulu hau irakurri besain laster.

Gatozen harira, gehiago luzatu barik. Hau etxe horretan sartu gineneko kronika sentimentala da beraz.

Kasualidadez sartu ginen Suilainguara. Tranpa kalean portura begira geundela, arratsalde eder bat pasatu eta gero, lagunari desapioa bota nion, brometan, ea torrean sartuko ote ginen. ¡Eta harek ustekabean baietz esan, eta nik atzera ezin egin...!

Sei pisotako torre ikusgarri honek parte bi ditu; ez dakit ea edifizio bi diren ala bat bakarrik. Portutik begiratu eta eskubian dagoen zatian jentea bizi da, baina ezkerraldekoa hutsik dago. Bajoan soto bat dago, horman pertika luze bi zintzilik, arrantzontziren baten bodega edo. XIII mendeko eraikuntzetan ez ziren ezagutzen karakol eskilarak, beraz goiko piso bakoitzak propio eginda du bide bat bertara heltzeko, mendiaren aldapa gogorrak lagunduta. Bigarrengo pisora ezkerreko patio-jardintxo batetik sartzen da. Handixek bertatik igotzen da etxearen kanpokaldetik eskilara luze eta enpinatu bat, hirugarren eta laugarren pisoetara joateko. Laugarrengo piso horren barrutik beste eskilara bat dago, bostgarrengo eta seigarrengo pisoetara igotzeko; pisu hauetatik gora Mutrikuko Beheko Plazara irtetzen da.

Bigarren, hirugarren, laugarrengo pisoetan nabarmen da orain dela hamarkada (mende?) asko ez dela inor bizi. Estruktura bera egurrezkoa da, eta dauden gelak (gutxi) zumezko horma faltsuekin banatuta daude, gero gainetik karea emanda, aintzinako erara. Lonja haundiak daude, traste zahar asko, egur kargak, banastak... ezagun da biltegi modura erabilli izan dela urte askoan. Egoera penagarrian daude piso hauek, bere ertaroko estruktura eta leiho dotoreekin, bere sabai altuekin...

Baina bostgarrengo pisora heldu ginenean, segiduan ikusten zen aldaketa bat. Sukalde bat, ekonomika batekin; hormak karearekin zurituta; papelak, koltxoiak, armarioak, aulkiak... Orain dela urte gutxirarte bizirik egon den etxe baten oihartzunak, nahiz eta dena behearen gainean botata eta apurtuta egon. Eta hor hasi nintzen mintzen eta goibeltzen. Beheko pisuetako hondamendiak pena ematen zidan bai, hain etxe ederra usteltzen lagata ikustearekin. Baina hemen, hortaz gain, beste min gehigarri bat zegoen: hil berriko kulturarena. Handik eta hemendik ikusten genituen arrastoekin, papelekin, gelak miatzearekin batera, gertatutakoaren zatitxoak bildu eta ulertzen hasi ginen.

Abade bat bizi izan zen han, 80ko hamarkadararte gutxienez. Seguraski, bera hil zenean han geratu zen etxea, hutsik eta itxitta. Oinordekorik ez, bere gauzak jagoteko. Urteak pasatzen joan ahala, umeak -dena izorratzen duten ume puta hoiek behintzat-, bildurra gainditu eta abade horren etxea jarri zuten helburu modura. Konkistagai berri horretako atea zabaltzea ez zen lan gogorra izango. Hala, barrura sartzean itxitako etxe zahar bat topatuko zuten, dena armarioz, kajoiz, apalez eta liburuz beteta eta onena: zaindaririk gabe. ¡Zelako denporapasa guay'a! Kajoiak zabaldu, barruko guztia atera eta lurrera bota, altxorren baten bila. Topatuko zuten bai altxorren bat, seguru, eta baliorik ez zuten gauzak atera, apurtu, sakabanatu. Gure kalkuluen arabera 600 bat kilo "baliorik gabeko gauza" egongo ziren gure oinen azpian: liburuak (Orixe, Arturo Campion, Mitxelena, Nemesio Etxanizen obrak... bazterretan jaurtikita), aldizkariak (Euskaltzaindia, Jakin, Bascongada... euriak busti eta hautsak zikinduta), gutunak (ehundaka eskuizkribu lurrean nahastean, metro erdiko geruza bat osatuz). Hortaz gain arropak (izarak, sotanak, alzacuellosak....), koltxoiak, muebleak, sukaldeko tresnak... Ba zeuden botilak eta kontserba pote beteak ere bai, Don Rafael hil zenetik ukitu gabeak... Mutrikuko herriak apeztu zeneko 50garren urteurrenean oparitako zilarrezko plaka handi bat ere ikusi genuen, tertziopelozko estutxean. Ha zelako ironia: herriak abadeari errekonozimendua eman, eta gero behin bera hil ostean bere ondare guztia, jakituriaren tenplo xume hori, abandonatu. ¡Lotsa gogorra! Bizitza guztian zehar, batzutan nekez eta arriskuz seguraski, bildutako biblioteka hori holan ikustea lur jota laga gintuen, eta zihur egon abade horrek bere etxea holan ikusi ezkero, berriro hilko litzatekela penaz.

Sikieran ume apurtzaileak sartu beharrean lapurren bat sartu izan balitz, seguru nago haiek liburu guztiok etorkizun duinago bat izango zuketela, estimatzen dituen bateronbati salduta.

Mutrikuko Udal langile adeitsuen eskutik jakin izan ditugu Suilaingua etxe honi buruzko datu argigarri batzu. Madrileko familia aberats batena izan eta gero, jabe berri batek bereganatu zuen orain dela urte batzu. Haren esku dago orain beraz, eta noski, etxebizitza berriak eraikitzeko asmoarekin. Beharbada etxea berez noiz jauzteko zain egongo da, eraikuntza historiko bat zaindu beharrak ematen dituen buruhausteak sahiesteko (Markinako Kareaga torrearekin antzerako zerbait gertatzen da); holan jarraitu ezkero, ez dira urte asko pasatuko etxeak behea jo arte, papel eta guzti noski. Dena dela, seguraski etxearen edukina ofizialki jabearena denez, ezin da besterik gabe sartu eta gauzak eraman (nahiz eta umeak hala dabiltza aspalditik) artxibo batera eramateko. Hala ere, ez dugu uste zaila izango litzatekeenik hori egiteko baimena jasotzea etxearen gaur eguneko jabearen aldetik; errez ulertzen da berak ez diola etekinik atera ezta aterako Rafael Arrutiren liburutegiari. Gizalegez, normalena izango litzateke bere ardurapean dagoen kultur ondare hori hobeto zainduko duen norbaiten esku uztea. Elizak ere badu zeresanik hemen gure ustez.

Orain hitza mutrikuarrena da; Udala, Eliza eta etxearen jabearekin batera soluzio bizkor bat aurkitu beharko lukete, traba burokratikoen gainetik pasatu eta ondare hori zaintzeko. Pasatzen den egun bakoitzeko eten gabe ari da hondatzen, are gehiago euri egunetan, isilean.

Bengala gorria jaurtikita dago; inork ikusiko ote?

Gari
Gari dio:
2004/11/30 11:05

Handik pasatzen naizen bakoitzean pentsatzen dudan zerbait:

Beheko solairua, gaztetxo batzuk denbora pasarako lokal bezela hartuta daukate. Sofa eta alfonbra zaharrak, ondo egokitu gabeko lokal bat, gaztetxo erretzaileekin lotuta, badakigu zer gertatu leiken egun batean. Danak sua hartu eta akabo joango da, aurretik erremediorik jartzen ez badiogu behintzat.

Eusko Ikaskuntzak aspalditik dauka publikatuta toki horren argazki esanguratsu bat.

Aritz
Aritz dio:
2004/12/15 14:53

Interesgarria izango zaizuelakoan...

Técnicos de la Diputación inspeccionarán hoy la torre Berriatua

  1. GORRITIBEREA./DV. MUTRIKU 04/12/14

Tras décadas de espera la histórica Torre Berriatua, conocida popularmente como Sulengua por ser uno de los edificios que se libró del incendio que padeció la villa marinera el año 1533, va a ser remozado en su integridad para habilitar en la misma un total de seis viviendas.

Tras diversos intentos para instalar en el edificio desde un hotel, a una escuela de cocina o dedicarla a apartamentos tutelados, finalmente los propietarios decidieron venderla siendo la empresa local Mendurre, S.L. quien la adquirió para dedicarla a viviendas. Dado que el edificio conserva elementos arquitectónicos de valor, hoy, martes, diversos técnicos de la Dirección de Patrimonio de la Diputación Foral de Gipuzkoa acudirán a supervisar el edificio con el fin de definir los elementos que deberán de mantener y restaurar una vez que se acometan las obras.

Proyecto básico

Según fuentes de la empresa constructora, en la actualidad están ultimando el proyecto básico que presentarán en los próximos días al Ayuntamiento para que sea tramitado con urgencia a la Diputación, con el fin de iniciar las obras en un plazo estimado de tres meses. Respecto a la documentación existente en el edificio, serán los técnicos de Debegesa quienes los recojan para una vez clasificados entregárselos a sus propietarios.

Como dato final señalar que será la empresa Teusa, una de las empresas guipuzcoanas más importantes de las que se dedican a la restauración, quien acometa la rehabilitación total de la fachada del edificio que cuenta con una entrada de arco geminado o ventanales con arcos conopiales.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024