Gaixorik nooooz
Bai, juan dan astetik hona bakterixak dirala, eta aspaldittik igartzen ez neban griña bat dala ta, pakerik ez daukat. Badira urte batzu klasikuak irakortziari ekin najetzala. Bai, nere ustetan badittuk "derrigorrez irakorri biharreko" liburu batzu, irakortzen duana irakortzen duala, aittatu egitten diranak han eta hamen. "Klasikuak" izen lausuagaz izendatzen diranak edo. Ba buruan sartu jatan harek guztiak irakorri bihar nittuala ba. Eta halan hasi nintzan Don Quijoterekin, segi Biblixiarekin, eta gero etorri dittuk Las Mil y Una Noches, La Ilíada, mito greziarrei buruzko Robert Gravesen argibidiak... Eta aittortu bihar juat latza egin jatala batzutan, eta aspaldiko irakortzeko plazerra (aspaldixan etxuat igarri, eta, egun hauetakua) ahaztuta neukala. Igual ez dok aukera zuzena izan, eta urte batzu galdu jittuadaz. Nere buruan beti "Irakurtzen gustatzen jata" pentsatu izan dot, eta hala da. "Baina ez juat irakortzen bape", eta bai, hori be egixa. Izan be, eguneroko dinamika barruan momentu libre gitxi neukazen, eta hauetatik irakortzeko tartia hartuta be, beti izperringia edo aldizkarixetako gauzekin agortzen jatan. Horri gehittu beti oheburuan neukan liburutzarraren irakorterreztasun faltia, ba produktua urte luzetan libururik GUSTORA (holan, argi eta garbi) irakorri barik egon naizela.
Izan be, informaziño zurrunbillo baten sartuta ikusi izan juat neure burua, eta esango najeukek zurrunbillo asegarri hori danian hedatuta dagoala, eta urtiak pasatzen juan ahala -teknologixa barrixekin eta- gero eta trinkuagua dala. Nere garunaren pentsamentu-rhytma'rendako baino gehixago dok ordia, eta urte batzutatik hona eskufrenua ondo helduta jaukat. Nere inguruko esttrukturak eta informaziño-sariak izorratzen nabillela bajakixat (hain inportantia ez naizen arren, badakit darabixadan lan-kapazidadia %100ra jarriko baneu ondo eskertuko leukiela hainbat erakunde euskaltzale-militante-iraultzailetan), baina... lehentasuna neu naiz, eta nere garunak ez dau emoten. Edo hobeto esanda bai, emoten jok, baina ekarriko leukian stressa eta buruhaustia ez jittuadaz nahi ezta...
Ezinezko helburua da, klasiko danak irakortzia (¿noiz bukatu?) eta gainera... zertarako, ze krixto? Fase barri baten nartuko naiz: irakorrittako totxuak ondo irakorritta jagozak, horixe baietz. Badagoz, hala eta guzti be, beste batzu listadesperan (Odisea, Peru Abarka, Notitia Utriusque Vasconiae...), baina ez nauk iñundik iñora harek irakortzeko zain egongo, beste barri batzu hasteko.
Desenkadenantia Mendigreen jauna izan dok (azkenaldixan zopan be agertzen jatan gizona). Bai, ene lagun maitte baten liburutegi oparoan kuskuseatzen, hara nun topatzen doten bere "Berriro igo nauzu" liburua, eta lehenengo berbak gainetik irakortziarekin batera, hantxe jarraitzen dot, eta... ez dot liburua soltau jo-ta bukatu arte, ¡egun bakarrian! Hau oso gitxittan egin izan dot nik. Ez dot esango obra maestra bat danik -gogoratzen dot zelan pentsatzen neban "Honek Goenkaleko gidoia jirudik"- baina entretenidua! eta barregarrixa!... Bueno bueno.
Eta holan.
Orduan atzo Mendigreenena bukatuta, eta liburu bat jo-ta-iruntstiaren plazerraz mozkor mozkor eginda, gaur liburudendara joan eta Julen Gabirianen "Han goitik itsasoa ikusten da" erosi juat, lehendik be irakortzeko gogua neukana. Ez jata grazixa haundirik egitten Superelkar Supereditore Superidazlearen bapateko engantxe-monopolitiko honek, baina tira, mozkorraldixaren atxekixiarekin nere buruari permitidu egingo detzat. ¡Fiesta! Etorriko dittuk gero editoriale alternatibuaguak.