Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Torca del Carlista, Karrantzan.

Torca del Carlista, Karrantzan.

txiko 2007/05/13 12:10

Azkenian ezagutu juat lekua, pakia! Hasieran uste nebana baiño zatixa nerbiosuaua najenguan. Goixan, hankasartu majua egin juat eta momentu baten ezelako lotura barik geratu nok lezian aho gainian, oin bakarrian apoyatuta hasiera mosketoian engantxatzeko ahalegiñetan nenguala. Zirrara hotza, konturatu naizenian.

Giro politta jendartekua, eta asko dakixan jente asko ezagutzeko aukeria.

Betiko moduan, sárreria gustau jatak gehixen. Tximinixa verticala, luzia, horma brillanteduna, goiko elorrixa gero ta urriñago, kanpoko argixan biribil/ovalua gero eta urriñago... eta azkenian desagertu. Gotzonek ixa eskutik eruan nau beherarte (bera instalatzen eta ni bigarrena), beraz, sarrera pribilejiatua izan juagu kanpai ikaragarri altu eta zabal horretan. “Panikuan puntura” allegatuta (hau da, tximinixa estua derrepente nasaittu eta eta hormak bistan galdu diranian) laguna euki dot zain, eta susmatu juat. “Hamentxe izango dok ba, pasuhori”. Hainbeste jentek nerbixuak jota kontrola galtzen daben puntua, beheko illunan eta altura ikaragarrixan konszienzixiak eraginda; horren ondorixoz tipo bi hil egin dira bertan txintxilizk, soketan endredatuta, eta hainbeste jente erreskatau bihar izan dabe, paso horretan bertan. Baiña nik, hotz: pausu teknikuak ahal danik eta zihetzen bete, eta seguridade puntu guztietatik txintxilizk, behera begiratu, eta dana illuna: “Hamen dok, ezta?”.

Gotzon behera hasi danian, txikitzen-txikitzen juan dok. Bajadiak amaierarik ez jekala emoten zeban. Ni begira-begira. Beherutz zoian ipurtargixan argi-hillakin kanpai formako gelia ixa-ikusten neban, ikaragarri haundixa, kalkuluen arabera Begoñako katedral osua nasai kabitzeko morokua. Halako baten, “libre” oihua, oihartzunak hamaika bidar errepikatuta. Gotzonen argittasuna, han beheian, nere hatzapar txikiko hatzaskola baiño txikixagua da.

Bajadan tentsiño itzala besuetan, ezin nasai egon, soka barrixa sendua eta ona da baiña horregaittik gure deszendedoretatik txirrist deskontrolatuan doiana, esku bixekin heldu arren; kontrola ez galtzeko arduriakin ingurura begiratu bez. Kanpai erdixan paradatxua nahi neban egin, paisajia ikusteko, baiña tira; goruzkuan egingo juau.

Azkenian, beheia txorixa moduan jo, leun-leun: ttak. Pribilejiatua: gu bixon argitxua baiño ez dago. Isilttasuna totala. Estraiñekoz 1958an bajatu zan lehelenguak kontautakua gogoratzen juat nahi barik: eskaletatik soltatu zanian, lurrian etzunda labañia eskutan, zer etorriko, adrenalinaz gaiñezka.

Nere lehelengo aldixa barriz, lasaixa. Etzin atx legorran gaiñian, eta gorutz begira. Argixa emetau, eta isilttasuna entzun. Gotzon hortik jabik zabor billa, eta bere acetilenuan garren isladak keriza anpliatuak proiektatzen jittuek han, hurriñeko hormetan. Goittik datozen beste 30 espeleologuen hotsak laster entzutzen hasiko dittuk han, kanpaian puntu goreneko zulotxuan.

Handik aurrera, perspektibia eta bista orokorra errezagua dok: 3 soka ipintzen jittuek eta hórretatik behera argitxuak jaisten hasten diranian, hutsa soiñuz betetzen dok eta hobeto igartzen dok honen haundittasuna.

Hogetamar lagunak ederto antolatu eta kontrolatu gaittuez, goruzkuan iñor ahaztutzen ez dogula sigurtatzeko. Bakotxa bere goguen arabera lanak aukeratzen jittuk, eta talde erdixa jaitsi danian edo, batzu koba amaierara osteria egitten juagu. Dispertsau egitten gara Begoñako katedraleko sotano laberintikuetatik, baitta pare bat bidar galdu be. Talde haundixan juatiak be ba jakaz bere abantaillak: galerixetan behera goiazela, “la santa compaña” moroko argitxo illariak haitzuluan sektore desbardiñak argiztatu eta perspektiba eta iluminaziño benetan polittak egitten dittuk, bakarrik hoianian egitten ez diranak. Eskerrikasko lagun guztiei.

Behera eta behera, estatua erraldoien moroko estalagmitak eta zutabiak eta izarak eta soiñudun organo-tubuak... harriduria hamen eta harriduria hor, gozatu politta, zorixona. Eta azkenian, sifoi terminalera. Uste baiño distantzia luziagua egin juagu, eta danok bazkaltzen hasten diran arren ni nahixago juat beste arabar bikin pizkaka-pizkaka bueltau, zaborra jasotzen eta ikusteko falta jakun “Arantzadi aretoa” ia billatzen dogun. Carburo arrastuak jasotzen pasatzen dogu hainbeste denpora, nahikua exhaustivuak baitira nere lagunak! Eta etxuat ulertzen zelan kapaza dan jentia edonun deskarburatzeko. Hain erreza dok plastiko poltsatxo bat aldian eruatia... Espeleologo domingueruak be ba jagozak orraittiokan, egon be!

Azkenian Arantzadi aretua ustez ikusi dogula, ba goiaz gora. Beheruzko bidia errez, atzera gorakua gatx. Azkenian pare bat ordu emon doguz “osteratxuan”, eta jentia ba jagok pizkaka gorutz. Ikuspegi panoramiko eder bat jakusaguk gela barrenetik, gorutz doiazen hiru bonbillatxo bizidunak lagunduta.

Norbere txandia hartuta (orduko 6 igotzen gara bataz beste), filosofia haundixakin hasten juat goruzko bide luzia, lehelengo aidian eta gero tximinixan. Oin bai, hamaika deskantsu egin bihar izaten dotenez, ederto apreziatzen dok paisajia, eta beheian dagon hamar argitxo-taldia gero eta hurriñago jagok... agur, Karlistian Trokia, agur. Hurrengorarte, Arantzadi fonduan zeguan gateratxo hori begiratzera etorriko nok...

etiketak: espeleologia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024