Tak-eta-erriala (koniec)
Ondarroa, 2004ko Urrillak 25, astelehena.
Astelehen zoriontsua, ez jatak bape gatxa egitten biharrera bueltia. Asteburuan lasai egoteko eta aspertzeko denporia izan juagu, hori be ona dok eta, nahi danian.
Barixaku goizian denpora pasan ibilli ginan Josefov aldetik, judixuen azkenengo arrastuak ikusten (sinagogak eta kanposantua, batez be) baina motxilero moduan, hau da, 30 killotako konkorrarekin bankorik banko, parkerik parke. Sinagogen onduan irribarria urtetzen jakuan, ia ez ginttuen martiri islamikuekin konfundiduko... Politta izan bihar dok judixuen museua ikustia, baina takillara heldu eta "kippah" edo txapel txiki hori janztiaz gain (horrek ez dezta ardura) ¡ixa hamabost euro ordaindu bihar zittuan! Hori EH'n garestixa badok, etara kontuak Txekian.
Bajirudik hamen kapitalismuari etekiña etaratzen detzen badakixela judixuak. Ez eurak bakarrik: alde barriko abenida haundi baten ba jagok "Komunismuaren Museua". Iragarkixak jaukek hiri guztittik, eta umoria eta morbua erabiltzen jittuek: bata boltxevike bat zeuregana hatzaparrarekin apuntatzen, edo bestea matriushka bat vampiro letagin luziekin... "visit the museum of communism". Aurrekotz egon ginanian ikusi genduzen letreruak, eta juateko gogua sartu jakun: "Dream? Nightmare? Visit the museum of communism". Susmatzen genduan halako kartelen egilliak ez zittuala regimenzaliak izango, baina heldu ginanian larregikua izan zuan: eraikuntza aberats baten, Kasino bat jeguan; eta museua, kasino honen gela batzutan jeguan. Sarreria galdetu genduan, eta... ¡14 euro! Bueltia egin eta alde egin genduan. Handik atetik erdi-ikusi genduzen Leninen estatuak, kalien izenen plakak... gauza bat morbillua dok, baina aberatsak -eta aprobetxategixak- gehixago aberasteko gogorik ez genkan.
Hala bota genduzen azken begiradak, eta ondo asetuta eta etxerako gogoz -era berian penaz- hegazkiñian hegan urten giñan Bruselarutz, Ane abioiaren punta baten eta ni bestian. Ordu ta erdiz banatuta pasatziaren errebantxa gozagarrixa Bruselatik Bilborako bidian etorri zuan: alkarrekin eseritta izatiaz gain, Aneren jezarlekuaren atzian ilustre bat izan genduan: Carlos Iturgaitz jauna. Ez genduzen ba barre gitxi bota, ia asientua atzera botatzeko botoiari sakatu edo ez sakatu, holan, "nahi gabe, jolasten eta enredando...".
KONIEC.