Golem'aren xerka
Praha, 2004ko Urrillak 21, eguena.
Prahako kaliak ondo miatu jittuagu gaur. Batez be Kafka eta Golem'aren usainaren atzetik, hiriko alde zaharraren eskinetatik galdu egin gaittuk gure borondatez. Hala ikasi jittuagu Vltava ibaixaren ugarte eta kanal eta ur geldixen eta zubipe izugarrixen bihurgune guztiak, eta muralla zati apur illunen usaina, eta turista japonesez betetako Karlovy most bukaezinaren estatuen aurpegixak (ah! pretillian jarri gaittuk, lehertuta, eta zaindari batzu etorri jakuzak zubixan ezin dala jarri esanda...). Jakin juagu Josefov'eko juderixia orain dala 100 urte baino gehixago eraitsi juela, judixuen baimenarekin, hirixaren elegantzixiaren izenian; eta Kafka pijillo bat zuala, aberatsa eta filo-germanikua... tira, mituak eta errealidadiak konparatuz eta egokittuz ibilli gaittuk kalietan gora eta behera. Oso hiri politta, baina gaurtik aurrera misterixorik bakua neretako.