Mendigreen Bratislavan
Praha, 2004ko Urrillak 20, eguastena
Gaur goizian alde egin juagu Bratislavatik, etzi urtetzen jakuk eta hegazkiña Prahatik. Hantxe laga juagu Roko, bere lan errutina normalian, barnetegixa bukatu jakola. Euskeraz jarduteko desiatzen egoten dok mutilla, bere kasa jabilk eta ikasten, eta dana irakorritta, beraz ez jiharduk soltura asko hartzen berba egitteko momentuan. Baina tira, bajirudik negu honetan EH'ra egingo dabela osteratxo bat.
Pentsiño billa zoruaren pare ez ibiltziarren, aurretik egondako agentzixara jo juagu. Hamen nahikua arrunta dok, antza. Ofizinatxo baten, herri osotik sakabanatutako gelak eta apartamentuak jaukez, etxe partikularretan. Ez dok karuegixa, orainguan gela bat alokatu juagu Pstrosova kalian, alde zaharrian bertan, gabe bat 39 euro. Etxia oso politta dok, zahar zaharra hori bai, baina xarmangarrixa eta garbixa. Gelian píanua eta josteko makiñia jaukaguz, etara kontuak, eta kale nagusira begira miradore bat.