Los Baroxa en Oyarzun
“Los Baroxa en Oyarzun”, Ramon Zulaika.
Imajinau daigun, Lekeittioko gazte heavy batek, Su Ta Gar eta EH Sukarra taldien zale amorratuak, Gorosabeltarrak eta Lekeitio lotzen dabezen loturak aztertzen hasten dala. Artxibuetan ibilli eta dokumentaziño asko bildu eta gero, bere aurkikuntzak liburu forman aztertzen dittu: pajina eta erdi Norton eta Aitorrek herrixan egin dittuezen kontzertuen erreferentziekin, eta... 60 pajina euren heren-gusu Oierren gainian: Oierrek lehelengotz buzoneatu zittuan propagandak; Oier Lekeittion erroldatu zaneko agiri orijinala; Oierrek izperringi baten argittaratutako artikulua; Oierrek ez-dakitt-nori bialdutako gutuna... eta halan dana, milla eta bat pajina-azpiko-oharrez lagunduta, berezittasun gramatikal guztiak eta ortografia akats txikixenak nabarmenduta gaiñera.
Gitxi gora behera hau da “Los Baroxa en Oyarzun” liburua, baiña Norton/Aitorren papelian Pio Baroja idazlia jarri, eta Oierrenian Rafael Baroxa idazlian birraittitta. Pio Barojak berak Oiartzun sekula zapaldu ez zebala kontuan hartuta, ba pixkat fortzaua da liburu honen justifikaziñua. Pajina larregi hain mamin gitxirako.
Baiña tira, Espainiako Fernando VIIgarrenan sasoian muga aldian egondako giruakin pixkat familiarizatzeko balixo izan jeskuk, eta gaitzerdi.