Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Ondarrutar txikixak kazetari

Ondarrutar txikixak kazetari

txiko 2006/11/01 18:20

ondarroa.jpg Ondarruko arrantzale-etxe bat, 1920-1925 aldian.

Ondarruko Lore Jokuetan izperringi bat etara dabe, eskoletako umiak kazetari biharretan. emaitza politta da, asko gustau jata. Batetik, momorro txikixak zeozer konstruktibotan jarri dittuez (ez da gitxi) eta bestetik euren ume-ikuspegixan atentziñua deitzen detzen gauzak zeintzuk dirazen ikustia.

Eta, hain zuzen be, azken hau da gehixen gustatu jatana. Ni Historiazale baiño gehixago naiz “mikrohistoriazale”, eta horretatik asko topatzen da izperringi honetan. Redakziño kaskarrian egindako idazkixetan hainbeste mikrohistoria eder agertzen dira, umien aittitta-amamak kontatuta seguru, aintziñako Ondarruko usain eta gustoz betetako flashak:

  • Mutilak gehienetan futbolean ibiltzen ziren etxeen sarrerak porteriak bezala hartuta eta Kaleandiko neskak txintxirrikan, soka saltoan eta goman jolasten zuten. Lehen Kaleandiko ume guztiak ez ziren egun guztian etxean sartuta egoten eta jolastera irteten zutenean denek denekin jolasten zuten.
  • Jendeak etxez etxe balkoi batetik bestera egiten zuen berba. Kaleandin hiru telefono inguru zeuden gutxi gora behera. Telefonoa zutenei deitzen zioten ez zutenen familiak eta gero, telefonoa zuenak besteari abisatzen zion eta bere telefonotik berbetan uzten zion.
  • Gizonak itsasotik etortzen zirenean Kaleandiko emakumeak beraien gizonek ekarritako arraina bizilagunen artean banatzen zuten.
  • Sutara bota behar ziren egurrak kalean ebakitzen zituzten emakumeak. Kalean emakumeak ikusten ziren aizkora hartuta egurrak ebakitzen.
  • Lehen lanazko koltxoiak erabityzen ziren eta koltxoi horiek garbitu beharra izaten zuten. Urte bitik behin emakumeak koltxoi horiek Artalekura ateratzen zuten eta bertan makilekin astintzen zuten. Telebistarik ez zegoen eta ume guztiak kalean egoten ziren.
  • Lehen sukaldeetan ez zegoen butanorik eta sua egurraz eta ikatzaz pizten zen.
  • Jaietan, zezenak soka barik ibiltzen ziren. Jentea entradetan sartzen zenean zezenak ere entradetan sartzen ziren. Jendea eskaileretan gora joaten zenean zezenak ere eskaileretan gora igotzen ziren baina zezenak hiruzpalau eskailera igotzen zuten.
  • Itsasotik txitxarroa edo berdela ekartzen zenean, Kalehandiko andre guztiak txitxarroa edo berdela erretzen zuten. Baina gero hainbeste kea ateratzen zutenez ataria ezin bilatuta ibiltzen ziren.
  • Gizonak marinel janzten ziren eta andreak berriz amantal urdinarekin.

Historixa liburuetan ez dira halakorik topatzen, ez horixe. Izperringi politta, benetan.

Akats bakarra: batuaz eginda dagoala. Badirudi hau ondarrutarren aje endemikua dala...

etiketak: ondarroa, zaharreologia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024